Interes handiko gaiei begirada berriak, Uhinak Beketara aurkeztutako proiektuetan

Imagen de StartupStockPhotos en Pixabay
IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariek positiboki baloratu dituzte Uhinak Bekak -Euskal Herriko pentsamendu kritikoa saretzeko eta sustatzeko sortutako bekak- lehen edizioaren esleipenerako jasotako eskaerak.

 

Lehen edizio honetan espero baino hautagai gehiagok euren laburpena aurkeztu dute, bi fundazioek eskainitako bekak eskuratzeko. Ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak dira, eta gehienek analisi eta ikuspegi berriak eta kritiko-eraikitzaileak eskaintzen dituzte burujabetza politikoa, ekonomia, feminismoa, sindikalgintza, euskara, kulturgintza, gure historia, iragana eta etorkizunari buruz.

 

Orain, aurkeztutako proiektuek, beka esleitzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituzten zehazteko, aditu akademiko eta fundazioetako arduradunen artean egingo den ebaluazioa gainditu beharko dute.

 

Besteak beste, aurkeztutako proiektuaren sendotasuna eta kalitatea, hizkuntza-maila, landu beharreko gaiari dagokionez proiektuak izan dezakeen berritasuna, gaiaren interesa eta gaurkotasuna, eskatzaileen generoa eta Euskal Herriko hainbat lurraldetako herritarrak saritzeko asmoa dira baloratuko diren ezaugarriak.

 

Bi fundazioetako ordezkariek jakinarazi dute 2021eko urtarrilaren 15ean argitaratuko dituztela 2020-2021 ikasturterako emandako zazpi beken esleipenak.

  • 2019-04-17
    Urratsa, elkarrerantzukizunera

    Soldata arrakalari aurre egiteko lanen banaketa justu eta elkarrerantzunkide baterantz bidea egiteko urratsa proposatzen digu Elixabete Etxeberria LABeko Idazkaritza Feministako arduradunak Deskargatu PDFa

  • 2018-11-16
    Harrera herrirantz, urratsa

    Harrera Herri izateko egindako lanketa eta aurrera begirako proposamena luzatzen digu Mikel Alvarez 'Betelu'k  6. urratsean Deskargatu PDFa

  • 2018-06-27
    Turismoan ere, urratsa

    Analisi kritiko batekin, praktika turistikoa birpentsatze beharra planteatzen digu Rodrigo Fernández Mirandak azken alean. Deskargatu PDFa

  • 2018-06-01
    Urrats feminista

    3. urratsa webgunean dezue, Burujabetza Feministari buruzkoa. Deskargatu PDFa

  • 2018-05-21
    Alternatibak, Euskal Herri burujaberako bidea

    Euskal Herriak zein euskal herritarrok bizi ditugun gatazka sozial, ekonomiko zein politiko desberdinen giltza da burujabetza. 5. Talaian burujabetza honen eraikuntza jorratu dugu. Joan atalera

Aquí estamos

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


@iparhegoafund


 

Hizkuntza-Idioma