2020-2021 ikastuterako Uhinak Bekak esleitu ditugu

Ainhoa Ozaeta, Nerea Zuluaga, Irati Mogollon, Onintza Etxebeste, Ibai Atutxa eta Bilgune Feministaren proiektuak aukeratu dira.

IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariek gaur iragarri ditugu 2020-2021 ikasturterako Uhinak Beken lehen edizioan emandako sei beken esleipenak.

Aditu akademikoek, IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariekin batera, aurkeztutako proposamen guztien maila eta interes handia nabarmendu dute, eta horrek oso zaila egin du lanak aukeratzea.

Aurkeztutako ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak izan dira, eta, gehienbat, subiranotasun politikoari, ekonomiari, feminismoari, sindikalismoari, euskarari, kulturari, gure historiari, gure iraganari eta etorkizunari buruzko azterketa eta ikuspegi berriak ematen dituzte.

 

uhinak bekak I

 

Hauek dira bekak lortu dituzten hautagaiak eta aukeratutako gaiak:

- Ainhoa Ozaetak babes sozialaren inguruko ikerketa bat egingo du.

- Nerea Zuluagak ekonomia feministaren inguruan, bizitza bizigarriak neurtu ahal izateko adierazleak atera nahi ditu.

- Irati Mogollon, sindikalgintza eraberritzeko ikerketa du. ekonomia kolaboratibo eta ekintzailetasun esparruetan diren lan baldintzen korapilo berrien analisia.

- Onintza Etxebestek arte garaikidearen esparrutik iruditegiaren inguruko analisia "Meta-nortasunak" deitzen du.

- Ibai Atutxak pentsamendu basa, kritika dezibilizatua. Desobedientzia epistemikoak Euskal Herrian izenburua duen lana.

- Bilgune Feministak "araka ditzagun gure bazterrak", ikuspegi dekolonialetik irakurketa.

Hautatutako egileek sei hilabete dituzte beren lana egiteko eta  proiektua argitaratzeaz gain 500 euroko saria jasoko dute dirutan, lana aurkezterakoan.

 

Bi fundazioetako ordezkariek esan dute otsailean 7. bekaren esleipena argitaratuko dutela, UPV/EHUko “Subiranotasuna Europako Herrietan” masterreko azken lanari dagokion beka.

 

Amaitzeko, fundazioen ordezkariek zorionak eman dizkiete hautatutako 6 lanen egileei eta bereziki Uhinak Beka lehen edizio honetan beren lanak aurkeztu dituzten hautagai guztiei.

  • 2019-04-17
    Urratsa, elkarrerantzukizunera

    Soldata arrakalari aurre egiteko lanen banaketa justu eta elkarrerantzunkide baterantz bidea egiteko urratsa proposatzen digu Elixabete Etxeberria LABeko Idazkaritza Feministako arduradunak Deskargatu PDFa

  • 2018-11-16
    Harrera herrirantz, urratsa

    Harrera Herri izateko egindako lanketa eta aurrera begirako proposamena luzatzen digu Mikel Alvarez 'Betelu'k  6. urratsean Deskargatu PDFa

  • 2018-06-27
    Turismoan ere, urratsa

    Analisi kritiko batekin, praktika turistikoa birpentsatze beharra planteatzen digu Rodrigo Fernández Mirandak azken alean. Deskargatu PDFa

  • 2018-06-01
    Urrats feminista

    3. urratsa webgunean dezue, Burujabetza Feministari buruzkoa. Deskargatu PDFa

  • 2018-05-21
    Alternatibak, Euskal Herri burujaberako bidea

    Euskal Herriak zein euskal herritarrok bizi ditugun gatazka sozial, ekonomiko zein politiko desberdinen giltza da burujabetza. 5. Talaian burujabetza honen eraikuntza jorratu dugu. Joan atalera

Aquí estamos

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


@iparhegoafund


 

Hizkuntza-Idioma