Krisi kapitalista Europan: Ezker eraldatzailearen jatorria eta erronkak (2011)
Argitaratzen dugun testua “Herria Abian” eta Askapenak 2011ko martxoan antolatutako jardunaldietan LABeko Nazioarteko Harremanen Idazkari Igor Urrutikoetxeak emandako hitzaldiaren egokitzapen bat da; jardunaldi horien xedea 1976ko martxoaren 3ko gertaerak gogoratzea zen, sistema kapitalista eta inperialista espainiarrak 5 langile hil baitzituen bertan egun horretan, eta beste langile bat hurrengo egunetan, Basaurin. Haiei, haien memoriari eta haien borrokari dago eskainita txosten hau.