Gizonezkoek emakumezkoek baino %36 gehiago kobratzen dute (2005)

LAB Sindikatuaren Idazkaritza Tekniko Ekonomikoak eginiko txostenak hauxe dio gizonezkoek emakumeek baino %36 gehiago jasotzen dutela Euskal Herrian. Hau da, lan eta lanbide segregazioaz gain, inongo aldagai objektiboetan oinarritu ezin den generoaren araberako soldaten bereizkeria jasaten dutela emakumeek. Emakumeen aurkako soldata-bereizkeria sektore guztietan gertatzen bada ere, zerbitzuen alorrean neurriz kanpokoa dela egiaztatzen du txosten honek. Gizonezkoek, oro har, emakumeek baino %36 gehiago irabazten badute ere, zerbitzuen sektorean gizonezkoen soldata gordina emakumeen soldata baino %41,2 handiagoa da. Hala eta guztiz ere, ez dugu begi bistakoa den hori ikusten, askotan, bereizkeria ez delako zuzen-zuzenean egiten.

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma