Klase borroka Europar Batasun berrian: eraikuntza europarreko estrategia sindikala (2004)

Argitalpenak, kritika eta salaketarako hausnarketa izan nahi du. Globalizazio neoliberalaren testuinguruan, Europa langileen interesen kontra, eta emakumeen eskubideak bermatu gabe eraikitzen ari dela salatzen da argitalpenean. Egungo Itun konstituzionalak, klase borrokaren testuinguruan, enpresarien klase, multinazional eta azken finean kapitalaren alde egin du. Salaketa honek berak zehazten du aurkezten dizuegun argitalpenaren izenburua. Egungo testuinguru europarrean klase borrokaren kontzeptua eta ekintza sindikalerako estrategiaren beharra azpimarratu nahi ditu. Europako herriak eta estaturik gabeko nazioak ahazten dituen itun konstituzionalak, ez du autodeterminaziorako eskubidea aitortzen;beraz, langileen EZETZ borobila merezi duela aldarrikatzen du argitalpenak amaieran.

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma