«Nuestro mayo rojo»

Nuestro mayo rojo libro

Ipar Hegoa Fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean “Nuestro mayo rojo. Aproximación a la historia del movimiento obrero vasco (1848-1990)” editatu berri dute, azken mende eta erdian Euskal Herrian izandako langile borrokaren momentu historikoak jasotzen dituen 850 orrialdeko liburukia. XIX. mende erdialdean gertatu ziren lehen borroketatik hasi eta XX. mende amaierako greba orokorretaraino izandako eta etorkizunari begira kontutan hartu beharreko borrokaren pasarte ezberdinak, euskal naziotasun ikuspegi batetik aztertzen dira liburukian. Nahiz eta porrotean bukatu direnak ere badiren, denetatik ikasten da.

Liburua argazki historikoz lagundua dator. Ikasketarako oinarri izan daiteke, batzutan ahaztua, besteetan baztertua eta askotan borroka sozial eta nazionalen arteko lotura ezkutatzeko modu interesatuan kontatua den historiaren inguruko ezagutza zabaldu nahi duen pertsona ororentzako, sindikalista zein mugimendu sozial edo politikotako militantearentzako.

Hain zuzen ere, lotura estu horretan sustengatzen da liburuaren tesi zentrala. Ez da bereziki bilatzen berrikuntza historikoak ematea, euskal naziotasunaren aitortzarekin bat datorren perspektiba batetik kontatzea baizik, gure herrian gaurdaino argitaratu diren lan eta monografiko gehienetan falta izan den perspektiba horretatik. Erabilitako hizkuntza, ulerterraza, beste historia lanetan izan ohi den bezala, ez dago adituei zuzendua, publiko orokorrari baizik.

Liburukiak bazteturik geratu diren iraganeko borroka eta egoera ezberdinak berrikusteko aukera ematen du, eta hauetatik ondorioak atera daitezke gaur egun euskal langile mugimenduak bizi duen egoerarekin konparatuz. Ezkerraldeko meatzarien lehen grebetatik hasi eta berriagoak diren Bandas de Etxebarriko greba edota Gasteizko Tres de Marzo bezalako gatazkak aipatzen dira, alde batera utzi gabe 1917ko greba orokor iraultzailea edota gerra ondorengo langile protestetak.

Argitalpen berriak Eugenio Etxebeste Arizkurenek sinatutako prologoa darama eta sarrera Giovani Giacopucci historialariaren eskutik dator. Testuak Patxi Abasolo López, David Mendoza Clemente eta Joxerra Bustillo Kastresanarek dira, azken honek epilogoa egitearen ardura ere izan du. Liburuak borrokalari eta sindikalista nabarmenduen profil biografikoak dakartza eta amaieran irakurketa errazteko izen eta sigla ezberdinen aurkibidea eta jorratutako gaien inguruan sakondu nahi duenarentzako bibliografia osatu bat topatuko dugu.

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma