Nor dago prest jarrera aldatzeko?

 

Euskal Estatuaren gaineko iritzia askoz aldakorragoa da independentzia nahiarena baino. Horrek esan nahi du, Euskal Estatuaren alde edo kontra egonda, badaudela faktoreak iritzia aldarazi dezaketenak. Izan ere, herritarrak bere helburuak asebeteta ikusten dituen neurrian aldekotasuna erakutsiko dio Estatuari, eta ez bestela. Hori kontuan harturik, inkestatuek eta elkarrizketatuek emandako iritzien aurrean, esan dezakegu iritzia aldatzeko joera altua dagoela: inkestatuen hirutik bat prest agertzen da iritzia aldatzeko, arrazoi desberdinak direla eta. Nortzuk dira? Estatuaren alde egotetik kontra egotera pasatzeko arrazoi nagusia euskararen garrantzi berezia kontuan ez hartzea izango litzateke, eta horrez gain, gizarte politikak okerrera egitea. Eta Estatuaren kontra egotetik alde egotera pasatzeko arrazoi nagusiak gizarte politikak, demokraziak eta, oro har, egoera ekonomikoak hobera egitea izango lirateke.

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma