Egoeraren puntu bat

Eñaut Aramendi

LABen Ipar Euskal Herriko bozeramailea

 

Inork ezin zuen imajinatu  zikloaren amaiera nola bukatuko zen, beraz pentsa daiteke inork ezingo duela  geroa aurreikusi. Osasun krisiak ia egun batetik bestera "gelditu" eta "blokeatu" zuen mundu osoa. Botere politikoek milioika pertsona konfinatu dituzte mundu osoan zehar. Krisi honek, egia esan, askatasun asko mugatu ditu, eta bereziki, libreki zirkulatzea, biltzea edo manifestatzea, baina ez ditu hasitako gizarte erreformak  ezabatu, hala nola erretiroen erreforma edo langabeziaren erreforma, atzeratu soilik egin ditu.

 

Frantziako Gobernuak bere aukera politikoak zalantzan jarri gabe erantzuteko duen gaitasunaren arabera kudeatu du krisi hau. Krisi honek Osasun-zerbitzu publikoaren hainbat urtetako hausturen ondorio zuzenak argitara eman ditu eta erakutsi du gobernuak gure bizia justizia eta elkartasun faltan nola antolatu duen.

Pandemia hasi zenetik, Frantziako gobernuak Parisetik erabaki du, eta gero bere erantzunkizunei uko egin die, bertako arduradun politikoen gain utziz krisiaren kudeaketa txarraren ondorioak.

Pandemia hasi zenetik, Frantziako gobernuak Parisetik erabaki du, eta gero bere erantzunkizunei uko egin die, bertako arduradun politikoen gain utziz krisiaren kudeaketa txarraren ondorioak.

 

Gobernuak nahiago du gu zuzenean hormara bidali, bere hutsegiteetatik ikasi baino. Beste behin, kapital handiaren itxaropenei erantzun die. Gobernuak konfinamendua baliatu du lan-kodea apurtzeko, lanaldia eguneko 12 ordutan edo asteko 60 ordutan handituz. Bertan behera utzi ditu langileen hauteskunde sindikalak egiteko aukera.
Bereziki langileak enpresetan antolatzea eragotziz, osasun-krisiaren ondorioak ordainaraziz, batez ere, isolatuenetan eta bakarkakoetan, enpresa txiki-txikietatik (TPE) hasiz.

Osasun krisiak erakutsi digu, batez ere, bizi dugun sistema gaixo dagoela eta erakutsi du hori aldatzea ezinbestekoa dela.

 

Osasun krisiak erakutsi digu, batez ere, bizi dugun sistema gaixo dagoela eta erakutsi du hori aldatzea ezinbestekoa dela.

 

Txalotu ditugu zaintzaileak eta lehen lerroan zeuden guztiak, nahiz eta urte askotan egindako aldarrikapenak erantzunik gabe egon diren. Ekainean eskolak ireki ziren, aplikatu ezinak diren protokoloekin. Azken asteetan, dendak, jatetxeak, museoak eta zinemak lanean ari dira berriz, baina, momentu berdinean, mundu osoan zehar pandemiak bere hedapena segitzen du COVID 19ren bilakaera zein den jakin gabe.

Hurrengo aste eta hilabeteak zailak izango dira denentzat, baina langile gehienek ondorioak pairatuko dituzte. Jarduera partziala soldataren atxikipenekin edo opor lapurtuekin, lanaldia handitzea, soldata berdina mantenduz, lanpostuen prekarizazioa edo edozein motatako kaleratzeak. Hori ekiditeko modu kolektiboan pentsatu behar dugu eta lokalki pandemiak epe laburrean izango dituen ondorioetaz jabetu baharko gara. Gaur bertan ikasi behar dugu krisi honek erakutsitakoaz! Parisek dena erabakitzeaz aski dugu eta hemen bertan antolatu behar dugu.


Gaur bertan ikasi behar dugu krisi honek erakutsitakoaz! Parisek dena erabakitzeaz aski dugu eta hemen bertan antolatu behar dugu.

 

Euskal Herrian, tokiko laguntza eta zaintza bezalako elkartasun dinamikak asko ikusi dira konfinamendu tartean. Egia esan, gutako askok, gure baliabide eta trebetasunekin, parte hartu dugu bizi garen sistema ahularen hutsuneak betetzeko.
IEHan, azken hauteskunde munizipalek askoren ikuspegi politikoa aldatu dute, baita Euskal elkargoarena ere. Gobernuak Parisen erabaki du bertako funtzionarioek ere modu kolektiboan COVID 19-ren ondorioak ordaindu beharko dituztela. Behin eta berriz Parisetik, Bordeletik edota Pauetik etortzen diren aginduak gure lan baldintzen kontra doaz. Alternatiba hoberena gure erabakitzeko guneak sortzea da eta gure lan baldintzak bertan negoziatzea.

Elkar-hartze/elkartasun talde asko sortu ziren eta taldeka erabaki genuen gobernuaren akatsei aurre egitea, bertako ekoizleei laguntzeko eta pertsona ahulenei laguntzeko.
Pertsona ahulenentzat eta isolatuenentzat, konfinatu bitartean egin dugun bezala, hurrengo hilabeteetan garrantzitsuena alternatibak eraikitzea izango da. Pribatuan ari direnentzat, enpresa txiki-txikieetan, beren enplegatzaileen aurrean bakarrik ez sentitzeko. Enpresa guztietan bildu eta antolatu beharko dugu, hori posible da eta beharrezkoa; elkartasun lotura guztiak sortuz, sistema hobe eta justuago bat eraikitzeko.


Enpresa guztietan bildu eta antolatu beharko dugu, hori posible da eta beharrezkoa; elkartasun lotura guztiak sortuz, sistema hobe eta justuago bat eraikitzeko.

 

Emaitzak lortzeko, txarrak edo okertuak diren formulak aldatuko ditugu.

Erabaki behar dugu : "erabakitzea irabaztea da"

Gobernuaren hurrengo erasoen zain egon gabe, enpresa txikietako langileak bilduko ditugu, sektore eta enpresa ezberdinetakoak, pribatukoak eta publikokoak batera bilduko ditugu.

Auzo bakoitzean, herri bakoitzean, baina baita enpresa bakoitzean, gure lan egiteko modua aldatu egingo dugu , mugitzeko modua, kontsumitzeko modua.
Erabakia da!. Beharrezkoa dugun sistema berri bat sortuko dugu.

 

Artikulu honen frantsesezko bertsioa irakurri dezakezu hemen

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma