Euskal Estatuarekiko dagoen pertzeptzioa aztertzeko ikerketa

IgorZalbidea

Argazkia.- IGOR ZALBIDEA

Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko irakasle adituek elkarlanean, Euskal Estatuaren eraikuntzari bidea zabaltzeko lanari jarraipena emateko egitasmoa garatzen ari gara. Hain zuzen ere, Euskal Estatuarekiko dagoen pertzeptzioa aztertzeko ikerketaren lehen datuen aurrerapena duzu eskuartean, Aztiker enpresak egin inkesta abiapuntu, Euskal Herria osoko ikuspegia ematen duena.

 

[+] EUSKAL ESTATUAREN PERTZEPZIOAREN LEHEN DATUAK

[+] METODOLOGIA IPAR EUSKAL HERRIA

[+] METODOLOGIA HEGO EUSKAL HERRIA

EUSKAL ESTATUAri bidea zabaltzen

Azaroaren 29an, Ipar Hegoa Fundazioak "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburua aurkeztu zuen Bilboko Foru Artxibategian. Azterlan sakon honen bidez, Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da, horretarako nazioarteko komunitate akademikoak nazio bat osatu eta ezaugarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen funtsezko elementuak aztertuz: arrazoi historiko eta politikoak, arrazoi identitario eta kulturalak, arrazoi sozioekonomikoak eta lurralde antolakuntza.

Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, 2013 urtean bost mintegietan banatu den hausnasketa eta eztabaidarako tartea ireki zuen Ipar Hegoa Fundazioak. Bertan liburuaren osaketan jardundako eta gai ezberdinetan adituak diren pertsonek parte hartu zuten. 

"Euskal estatuari bidea zabaltzen" jardunaldiak

Euskal Estatuari bidea zabaltzen azterlanean, Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da. Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, 2013 urtean bost mintegietan banatu den hausnasketa eta eztabaidarako tartea ireki zuen Ipar Hegoa Fundazioak. Bertan liburuaren osaketan jardundako eta gai ezberdinetan adituak diren pertsonek parte hartu zuten.

Gehiago irakurri

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 fundazioa@iparhegoa.org


@iparhegoafund


 

 

Hizkuntza-Idioma