Ikusmiran 2016 | Botere sindikala: errealitate aldakorra

ikusmiran liburua web eusIkusmiran, bizi dugun egoerari begirada sakona egiteko dugun tresna da.

Aurreko urteetan ikuspegi estrategiko batekin testuinguru politiko eta ekonomikoaren ertz guztiak arakatzen saiatu gara.

Oraingoan, azterketa monografikoa egin nahi izan dugu, botere sindikalaren gaineko ikuspegi osatua eskaintzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Ikusmiran: egoeraren azterketa (2014 iraila-martxoa 2015)

ikusmiran 02

Ikusmiran txostenaren edizio berria kaleratu berri dugu. Oraingo honetan 2014ko iraletik 2015ko martxora doan epealdian gure inguruan eman diren gertaera sozial, ekonomiko eta politiko nagusienak bildu ditugu. Errealitatea aztertzeko tresna erabilgarria izan delakoan gaude, horregatik hemen duzu eskura, IKUSMIRAN berria.

Gehiago irakurri

Ikusmiran: egoeraren azterketa (Urtarrila-ekaina 2014)

Zer nolako aldaketak ematen ari dira Euskal Herrian? Euskal Herria eraiki edo “deseraikitzen” ari al da? Zer nolako indar korrelazioa dago proiektu ezberdinen artean? Eta herria, jendea, nola ari da hau guztia bizitzen?. Galdera interesgarriak bezain mardulak. Erantzun zailekoak, baina erantzun beharrekoak aldi berean. Jakina, ez da gure helburua izan galdera hauek erantzutea, baina gure hausnarketa gidatu dituen irizpidetzat hartzea egokia iruditu zaigu, hasia dugun ariketa hau burutu ahal izateko. 

Ipar Hegoak Fundazioak, INFORME SOZIOEKONOMIKO honen bidez, mugimendu edo gertaera ekonomiko eta politikoen irakurketa burutu nahi du. Mugimendu eta gertaera hauetan Euskal Herrian ematen den gatazka politiko eta sozialarekiko posizioa hartzen da eta gure lana posizio hauen orientabidea antzemateko ekarpena egitea izango da. INFORMEAK ekarpena izan nahi du trantsiziozkoa definitu dugun fase politiko eta ekonomiko honetan eta bere nahia ezker abertzalearen gidaritza gaitasuna elikatzea da. 

INFORMEAK argazki geldoa burutzea baino Euskal Herrian eta klaseen arteko borrokan ematen diren kontraesanak eta hauen bilakaerak ezagutu nahi ditu. Bide horretan, ahalegin berezia egin nahi da euskal langileon eskubideen aldeko borroka azkartu ahal izateko eta aldaketa politiko eta ekonomikoa bideragarria izateko dauden aukerak hauteman eta aztertzeko.  

Gure aburuz, kapitalismoa ekoizpen sistema sozial gisa, harreman patriarkalen gainean eraiki eta lan erreproduktiboak soldatapeko izaerarik ez izateaz baliatzen da. Horren aurrean, informeak emakumeon egoera eta praktikak ikustarazteko bitartekoa izan nahi du. Era berean, langileriaren baitan dagoen aniztasuna aintzat hartuko da, langileriak pairatzen dituen benetako menperatze eta mendekotasun baldintzak azalarazteko, dimentsio afektibo eta emozionalari garrantzia emanez. 

Hemen aurkezten dugun edukia modu ezberdinetan lortutako informazioaren bitartez osatu dugu. Lehenengo urratsa, gertakariak barnebilduko zituen txosten teknikoa osatzea izan zen. Hortik abiatuta, Ezker Abertzaleko pertsonez osatutako Ipar Hegoako Kabinete multidisziplinar baten baitan eztabaidari ekin genion gertakari horien gaineko azterketa eta irakurketa osatzea aldera. Honetaz gain, zenbait elementu estrukturalen inguruko hausnarketa eta hausnarketa propioa gehitu dugu. 

Modu analitikoan bada ere, eremuka antolatu ditugu sortutako edukia, eta aldi berean, hiru momentuen arabera, prozesu sozialen ikuspuntu dinamikoari lehentasuna ematearen ondorioa delarik, alegia: 

1.- BILAKAERA AZKARRA: atal honetan, aurretik ondorioztatutako joera edota eszenatoki nagusien deskribapena egingo da, azterketaren abiapuntua marrazteko asmoz, 

2.- EREMUAREN IRAKURKETA: atal bakoitzean, dagokion denbora tartearen azterketaren ondorioak barnebilduko ditugu, koiuntura analisiaren muina izango dena. Atal bakoitzean, adierazle ezberdinen jarraipenaren ondorioak jasoko ditugu. 

 3.- ONDORIOAK: egindako hausnarketaren gakoak jasotzeaz gain, aurrera begira aztertu beharreko elementu nagusien zertzeladak emango dira atal honetan. 

 

 

 

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 fundazioa@iparhegoa.org


@iparhegoafund


 

 

Hizkuntza-Idioma