Muga ekologikoa eta beharrizanen zoruaren artean dugu bizitza ona eraikitzeko aukera

Martxoaren 28an egin genuen zita. Yayo Herrerorekin hitzaldia lotuta genuen Oreretako Reina aretoan arratsalderako, baina ezin genuen aukera pasatzen utzi, eta lan saio bat egin genuen goizean. LABeko hainbat kidek Herrerorekin hitz egin eta hausnartzeko parada izan genuen, datozen urteetarako sindikatuari jarri dizkiogun erronken nondik norakoak aztertzeko.

 

 

 

Gure Biltzar Nagusiaren atarian izaniko bisita ezin interesgarriago honi esker, gaur egungo eredu produktiboak Kapitalismoaren eta bizitzaren artean sortzen duen gatazka hobeto ulertzeko parada izan dugu.

Gai hori, hain zuzen ere, maiatzean egingo dugun Biltzar Nagusiko ardatz nagusietako bat da. Kapital eta lanaren arteko gatazkatik haratago (inolaz ere hau baztertu gabe), aferaren dimentsioa zabaldu eta kapitala eta bizitzaren arteko gatazkan jartzen dugu fokoa.

Era berean, hau guztia lortzeko bidean, printzipio nagusi bat ere jorratu dugu ponentzietan, Ekosozialismorantz egin nahi dugun trantsizioa; bigarren elementu hori ere lantzeko aukera izan genuen Yayo Herrererokin.

Badakigu datozen urteetan jorratu beharreko ildo eta praktika sindikalean txertatu beharrekoa izango dela. Badakigu zalantza, zailtasun eta erresistentziaz betetako prozesua izango dela, erronka sekulakoa, baina Yayo Herrero bezalako bidelagunekin errazagoa izango da, ziur.

 

 


ARGITALPENAK

Langileen egoera hobetzeko eta beste jendarte eredu baten alde borrokatzeko tresna formatibo ezberdinak.

[+] irakurri

[Bir]pentsatzen

Eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria [Bir]pentsatzen

[+] irakurri

LAB SINDIKATUA

Langile Abertzaleen Batzordeak. Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.

[+] irakurri

IKUSMIRAN

Egoeraren azterketa. Análisis de la situación

[+] irakurri

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 fundazioa@iparhegoa.org


@iparhegoafund


 

 

Hizkuntza-Idioma