“Apurtu giltzarrapoak” 78 erregimenean gorpuztutako konstituzio espainiarraren eredua garaitzera

Dvk53hNWkAAiiYl

 

2018. urtearen azken egunetan, Palman, estatu espainiarrean jarduten dugun hainbat fundazio eta eragile soberanistek gogoeta foroa burutu genuen. Bilkura horretan, besteak beste, eta espainiar konstituzioaren 40. urteurrenaren testuingurua zela eta, agiri bat adostu genuen. “Apurtu giltzarrapoak” deitu dugun agiriak, 78 erregimenean gorpuztutako konstituzio espainiarraren eredua garaitzera deitzen dugu. Hemen dezue adostutako testua:

 

Apurtu giltzarrapoak: 1978ko erregimenaren garaipen demokratikoaren alde


1978ko Erregimentzat ezagutzen duguna ezarri zenetik 40 urte bete direla, gaur egun Espainiako Erresuma osatzen duten hainbat herrialde eta naziotako Fundazio eta erakundeok hausnarketa hau zabaldu nahi dugu. Konplizitate eta elkartasunak ehuntzeko deialdia da hau, giltzarrapoak apurtu eta herrien zein pertsonen askatasunari behingoz eta betiko bidea zabal diezaiogun.

Trantsizio eredugarriaren kontakizunera behin eta berriro itzultzen dira konponbide magikoen bila; honen aurrean, guk uste dugu Francoren heriotzetik honako fase politikoaren bilana ​ egiteke edo amaitzeke dauden zereginez beterik dagoela, trantsizioa burutu zeneko indar korrelazioaren ondorioz. 2011n, krisialdi larria eta herri mobilizazioak zirela eta, elkarbizitza eredua berrizteko aukera zabaldu zen. Hala ere, Estatuaren bitartekoek martxan ipini zituzten erantzun guztiak manipulazioan, ikaran eta errepresioan oinarrituak izan ziren eta, hortaz, aipatutako aukera hori gaur egun urrun dagoela dirudi eta Estatua jokamolde gero eta kezkagarri zein autoritarioagoetara jotzen ari da. Estatua errotik demokratizatzeko aukera historikoa galdu egin da eta, honetaz gain, gorroto eta banaketa sortzen duten diskurtso eta jokabide faxistak hedatzen ari dira, Andaluziako hauteskundeetan ikusi dugunez; bien bitartean, desberdinkeriak, instituzionalizatutako ustelkeria eta bidegabekeriak areagotzen ari dira, horixe baita eskuin muturraren itun berriek defendatzen duten “ordena”. Era berean, Europaren promes faltsua
amesgaizto bihurtzen ari da eta uzten ari zaigun ondarea prekarizazioa, zorra eta erabakimenaren pribatizazioa baino ez da, pertsonen eta herritarron premietatik gero eta urrunago, elite finantziario eta bere zerbitzura dauden teknokratengandik gero eta hurbilago.

Guztiz beharrezkoa da gogoratzea Francisco Francok 1969an egindako aipamena: bere ondorengotzat Juan Carlos Borbón errege moduan izendatu zuenean, dena lotuta eta ondo lotuta utziko zuela, alegia. Honek indarrean dirau, Estatuaren instituzio nagusi askotan eroso dauden erregimen frakistaren oinordeko ideologikoen bitartez. Hala nola frankismoa kondenatzeari uko egitea, memoria historikoaren benetako prozedura erreparatzaileari ekin nahi ez izatea, monarkiaren iraupen eztabaidaezina eta, herrien borondatearen gainetik, lurralde ereduaren zein Estatuaren zatiezintasunaren inguruko eztabaidari ekiteko galarazpena. Elementu hauek guztiek esku loturik dagoen demokrazia uzten dute agerian. Hainbat korapilok lotzen dute demokrazia hori, baina korapilo horiek, atzean utzi beharrean, berriztu eta berreraiki egin dira kapitalismo oldarkor eta gero eta autoritarioagoaren garai honetan. Birzentralizazio kezkagarriari ekiten ari zaio, benetako Espainia anitza balizko Espainia homogeneoaren kortse estuan lotzearren. Birzentralizazio honen hainbat zantzu ditugu: Katalunian salbuespen neurriak aplikatzen dira herriari
ukatzeko askatasunez erabaki dezan Estatuaren parte izaten jarraitu nahi ote duen; ETAren desagerpenaren ondoren Euskal Herrian sortu den une historiko berriaren aurrean Estatuaren itxikeria; gaztelaniaz besteriko hizkuntza eta kulturak gutxiesteko estrategia sistematikoa; finantziazio eta Estatuaren egituraketa eredu guztiz maltzur eta bidegabeak ezartzen dira, herrien premia eta nahien gainetik; legebiltzar autonomikoek onartutako legeak etengabe duseztatzen edo aldarazten dira... Espainia hori duela 30 urte baino zentralistagoa da eta ez litzateke islatuko 1978ko Konstituzioaren izpiritu deszentralizatzailean, ezta autonomiak deuseztatzea konplexurik gabe aldarrikatzen duen eskumaren diskurtsoan ere.

Espainiako Konstituzioak hezurmamitzen duen Estatu eredua berrikusteko immobilismoa justifikaezina da, areago kontuan hartzen badugu Konstituzioaren balizko esentziak gordetzen dituzten horiexek ez zutela batere arazorik izan Troikaren eskakizunak betetzearren aldatzeko , herritarrei galdetu gabe eta azkar baino azkarrago.

Euren bizitzen agintea hartu nahi duten jendarte eta belaunaldia itotzen ari dira korapilo zahar eta berrien artean, baina guk ez dugu etsia hartzen eta ez gaude prest bukle amaitezin hau pairatzeko. Ez dugu onartzen ortzimuga posible bakarra izatea ​‘78ko erregimenaren jarraipena ala inboluzio erreakzionario are okerragoa. Izan ere, Estatu botereen eta oligarkien erantzuna baldin bada gaur egun ikusten ari garena, logika demokratikoaren aurkakoa, alegia, honen arrazoia da hainbat eremu eta mailetatik kontra egiten ari zaiola -feminismotik, herrien askapen prozesuetatik edo pentsionisten borrokaz- eta honek erregimenari kalte egiten diola. Honen bitartez zabaldu ahal ditugu beste bide batzuk. Katalunia eta gainontzeko herrien eskakizunei demokratikoki erantzuna ematea posible da; estatua berrantolatzea posible da, errealitate plurinazionalaren aitortza formaletik harago, aitortza efektiboaz. ETA osteko garaiari ​ konponbide demokratikorako asmoz ekitea posible da. Posible da herrien artean elkarren ezagutza eta errespetua sustatzea, gorrotoa erein ordez. Merkatuen edo zorraren aurrean bestelako estrategia batzuk mahaigainera daitezke, banka eta merkatuak berriro kontrol demokratikoaren pean jarri ahal dira eta bidegabekeria fiskal zein ustelkeriari aurre egin dakieke. Gehiegikeria eta errepresioarekin amai daiteke eta eskubide kolektibo zein indibidualak urratzen dituen legedia deuseztatu ahal da. Bizi osoan zehar lan egin dutenei pentsio duinak berma dakizkieke. Lan harremanen estatalizazioari eta prekarizazioari buelta eman dakioke eta baldintza laboral eta sozial hobeagoetarantz egiterik badago, lurralde eta nazio bakoitzeko errealitate sozioekonomikoaren eta bertako ordezkaritzaren arabera. Hegoalde globaleko krisialdi larria –Europa larriagotzen duena- beste modu batez kudeatu ahal da, gosete zein gerratik ihes egitera behartuta dauden lagunen arazoari helduta, jatorrian zein helmugan. Patriarkatuaren kontrako borrokari serio ekin ahal zaio, baldin eta benetan nahi badugu indarkeria matxistarekin eta zapalketa patriarkalaren beste moduekin amaitu eta jendarte benetan berdinzaleak eraiki nahi baditugu. Eskubide sexualak berma daitezke, identitate eta bizimoduen aniztasuna beste modu batez kudea daiteke. Oligarkien interesen menpe egongo ez den ekonomia ekologikorantz egin dezakegu.


Hau guztia zaila da eta erdiesteko gehiengo zabalak zein konplizitate konplexuak beharko dira. Horretaz jakitun gara: gure asmoa ez da hausnarketa abstraktoa egitea, proiektu demokratizatzaile oro egingarria izan behar baita. Hau dela eta, hain zuzen, nabarmentzen dugu ​ ‘ ​ 78ko erregimena gainditzeko modua planteatu behar dela, zeren eta ez baita posible neurri hauei ekitea inposaketak eta egiturazko bidegabekeriek ezaugarritzen duten egoera honetan, eredu honetan, zeinen helburu nagusia baita ekiditea herri borondateak inoiz gainditzea.

Honengatik guztiagatik, erregimen hau behetik ganezkatzera deialdia da gurea, herri bakoitzetik, borroka eremu zehatz bakoitzetik, konplizitateak ehuntzen eta indarrak batzen, erritmo eta estrategiak errespetaturik, baina kontzientzia hartuta justizia sozialeko ortzimuga demokratikoa aniztasuetik konpartitzen dugunon artean garrantzitsua dela konfrontazio antzuak ekiditea.

‘​78ko erregimena agortuta dago eta konpromisoa hartzen dugu demokrazia errealaren, askatasunen eta justiziaren eredurantz eraldatzeko eta gainditzeko. Etorkizunak gure iragan beltzenaren antza har dezake ala indar progresistek behetik egindako presioak gainezka dezake; hein batean, geure esku dago. Ez dezagun aukera hau gal; apurtu ditzagun giltzarrapoak eta zabal ditzagun bide berriak. Feministak, subiranistak, federalistak, ekologistak, joera eta mota ezberdinetako errepublikanoak, demokratak, oro har, gai izan behar gara batzen gaituen horretan laguntzeko eta bakoitzaren estrategia zilegiarekin bateratzeko. Eta eskubide guztiak pertsona eta herri guztientzako aldarria da
batzen gaituena. Bidean gaude denok eta bidean elkar topatzeko gai izan behar dugu.

Honengatik guztiagatik, behean sinatzen dugun fundazio eta elkarte guztiok, gaur egun Espainiako Erresuma ​ osatzen duten hainbat lurralde eta
naziotakook, indar politiko eta sozial subiranista eta ezkertiarrei dei egiten diegu konplizitateak ehun ditzagun, askatasun politikoen, balio errepublikar eta herrien erabakitzeko eskubidearen defentsa eraginkorra egin dezagun. Azken batez, giltzarrapoak apurtzeko eta 1978ko erregimena behingoz gainditzeko.

Palma, 2018ko abenduaren 29a

Sintzatzaileak:
Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN)
Josep Irla Fundazioa
Nexe Fundazioa
Darder-Mascaró Fundazioak
Poble Lliure
Iratzar Fundazioa
Ipar-Hegoa Fundazioa
Manu Robles Arangiz Fundazioa
Alkartasuna Fundazioa
Alternatiba
Galiza Sempre Fundazioa
Laboratorio de Ideas Láncara
Grupo de Estudios Díaz del Moral

  • 2019-04-17
    Urratsa, elkarrerantzukizunera

    Soldata arrakalari aurre egiteko lanen banaketa justu eta elkarrerantzunkide baterantz bidea egiteko urratsa proposatzen digu Elixabete Etxeberria LABeko Idazkaritza Feministako arduradunak Deskargatu PDFa

  • 2018-11-16
    Harrera herrirantz, urratsa

    Harrera Herri izateko egindako lanketa eta aurrera begirako proposamena luzatzen digu Mikel Alvarez 'Betelu'k  6. urratsean Deskargatu PDFa

  • 2018-06-27
    Turismoan ere, urratsa

    Analisi kritiko batekin, praktika turistikoa birpentsatze beharra planteatzen digu Rodrigo Fernández Mirandak azken alean. Deskargatu PDFa

  • 2018-06-01
    Urrats feminista

    3. urratsa webgunean dezue, Burujabetza Feministari buruzkoa. Deskargatu PDFa

  • 2018-05-21
    Alternatibak, Euskal Herri burujaberako bidea

    Euskal Herriak zein euskal herritarrok bizi ditugun gatazka sozial, ekonomiko zein politiko desberdinen giltza da burujabetza. 5. Talaian burujabetza honen eraikuntza jorratu dugu. Joan atalera

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma