Talaiaren 8. zenbakia publikatu dugu, larrialdi klimatikoa ardatz hartuta

talaia 08 aldizkari montajea

Talaiaren 8. alea publikatu dugu. Birusaren krisia lehertu aurretik egina genuen lan bat izaki, konfinamendu garai hauetan zuen eskuetan jartzea erabaki dugu. Egoerak hala eskatuta, fisikoki inprimatu aurretik digitalki zabaltzeko erabakia hartu dugu, baldintzek posible egingo dutenean aldizkaria inprimatu eta zabalduko dugularik.

Beti bezala, LABeko Ekintza Sozialeko aparatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta formazio politiko eta sozialerako egiten dizugun eskaintza izan nahi du Talaiak.

Ale honi dagokionez, larrialdi klimatikoari aurre egiteko gaur egun garatzen ari diren proposamen politiko desberdinak ekarri ditugu alternatiben inguruko eztabaida sustatu asmoz. Green New Deal-a da proposamen horietako bat, AEBetan garatu eta Europara DIEM 25 eta Autonomy bezalako eragileek ekarri dute Itun Berde Berriaren proposamena. Europarako Green New Deal-aren  eztabaidarako 10 oinarri nagusiak ekarri ditugu auziari ekarpena egiten diotelakoan eta Thea Riofrancos-ek Green New Deal-a erradikalizatzeko gakoak eman dizkigu.

Deshazkundea da Talaia honetara ekarri dugun beste gogoeta lerroa. Unai Pascualek, larrialdi klimatikoari buruzko ikuspegi zientifikoa emateaz gain deshazkundea kokatu digu alternatiba posible bakar gisa, Green New Deal eta deshazkundearen uztarketa proposatuz trantsiziorako bide gisa, beti ere jendartearen gidaritza lehenetsiz multinazional handien aurrean. Jon Artetxek ere deshazkundearen proposamena azaldu digu larrialdi klimatikoari aurre egin eta sistema errotik aldatzeko bide gisa eta Mikel Saralegik Nafarroako Sustrai eragile ekologistaren izenean eraldaketa egin ahal izateko ofentsiban lanean hasteko beharra azpimarratu digu.

Trantsizio ekologikoa eman ahal izateko beharko ditugun burujabetza tresna instituzionalen inguruan jardun du Mikel Oterok eta Alazne Intxauspek lehen sektorera begira jarri gaitu elikadura subirautza proposamen politikoa jarriz erdigunean.

Sindikalismoak ere badu zer esan eta egina. Asbjørn Wahl Norvegiako sindikalistak azaldu digu bere ikuspegitik zeintzuk diren sindikatuek larrialdi klimatikoaren aurrean dituzten erronka nagusiak.

LAB sindikatuak ere gai honen inguruan badu ibilbidea garatua. Ekintza sozialeko idazkaria den Edurne Larrañagak larrialdi klimatikoari aurre egiteko sindikatuak harturiko erabakiak azaldu dizkigu besteak beste. Zorion Ortigosa Industria Federazioko LABeko antolakuntza arduradunak Euskal Herrian industriak eman beharreko trantsizio ekologikoaren inguruko gakoak eman dizkigu eta Argitxu Dufauk Iparraldeko ikuspegia ekarri digu.

 

 

  • 2019-04-17
    Urratsa, elkarrerantzukizunera

    Soldata arrakalari aurre egiteko lanen banaketa justu eta elkarrerantzunkide baterantz bidea egiteko urratsa proposatzen digu Elixabete Etxeberria LABeko Idazkaritza Feministako arduradunak Deskargatu PDFa

  • 2018-11-16
    Harrera herrirantz, urratsa

    Harrera Herri izateko egindako lanketa eta aurrera begirako proposamena luzatzen digu Mikel Alvarez 'Betelu'k  6. urratsean Deskargatu PDFa

  • 2018-06-27
    Turismoan ere, urratsa

    Analisi kritiko batekin, praktika turistikoa birpentsatze beharra planteatzen digu Rodrigo Fernández Mirandak azken alean. Deskargatu PDFa

  • 2018-06-01
    Urrats feminista

    3. urratsa webgunean dezue, Burujabetza Feministari buruzkoa. Deskargatu PDFa

  • 2018-05-21
    Alternatibak, Euskal Herri burujaberako bidea

    Euskal Herriak zein euskal herritarrok bizi ditugun gatazka sozial, ekonomiko zein politiko desberdinen giltza da burujabetza. 5. Talaian burujabetza honen eraikuntza jorratu dugu. Joan atalera

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma