Talaia 10. Migratzaileak, kapitalismoaren bizitza baztertuak

Talaia 10

 

Talaiaren aldizkari berria aurkeztu dugu. Oihartzun berezia izaten ari den gai bat izango dugu hizpide: migrazioak. Azken aldian errefuxiatuen krisiak, Moriako kanpamentuaren suteak, eskuin muturraren gorakadak, EBko politikek, migratzaileekin loturiko lan gatazkek... pisu berezia izan dute, eta guzti hauen inguruan hausnartzea bilatu dugu.

 

 

Ane Irazabal kazetariak, Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi den egoera azaldu digu. Susanne Schultz eta Martin Rapp, migratzaileen eskubideen aldeko ekintzaileek ordea, Alemanian mugimendu antiarrazistetatik burutzen duten lanaz hausnartu dute. Raúl Sanchez Cedillok aldiz, Europar kapitalismoa migratzaileekiko inposatzen ari den apartheid egoera mahaigaineratu digu idatzi duen artikuluan. Horrez gain, Eunice Romero soziologoak, Kataluniako prozesu subiranistaren ikuspegitik migratzaileen gaiaz egiten duen irakurketa luzatu digu.

Kanpotik bildu ditugun inspirazio horiez gain, badira Euskal Herrian ere gai honi erantzun praktikoak ematen dizkieten esperientziak, Irungo eta Arteako Sareak kasu, pare bat erreportairen bitartez bildu ditugunak.  Ikupesgi-n ikertzailea den Arkaitz Fullaondok berriz, euskal migrazioa datuetan kokatu digu.

Lan munduari dagokionez,  Edith Yolanda Atoy, Rachida Allali, Houssein Yagoubi, Adil Lasri eta Erika Vanessa Velásquezek beraien esperientzietatik abiatuz langile migratzaileek pairatzen dituzten zapalkuntza egoerak azaldu dizkigute. Horri loturik, Oskar Goldaraz, Edurne Larrañaga eta Iñigo Alonso sindikalismotik diskriminazio egoera horiei eman beharreko erantzunez eta aurretik ditugun erronkez solastu dira. Gainera, Arantza Vázquez eta Amaia Aurrekoetxeak migratzaileen eta euskararen egoeraz gogoetatu dute. Bukatzeko, Red de Mujeres Migradas y Racializadas kolektiboak berain jardunaren berri eman digute.

  • 2019-04-17
    Urratsa, elkarrerantzukizunera

    Soldata arrakalari aurre egiteko lanen banaketa justu eta elkarrerantzunkide baterantz bidea egiteko urratsa proposatzen digu Elixabete Etxeberria LABeko Idazkaritza Feministako arduradunak Deskargatu PDFa

  • 2018-11-16
    Harrera herrirantz, urratsa

    Harrera Herri izateko egindako lanketa eta aurrera begirako proposamena luzatzen digu Mikel Alvarez 'Betelu'k  6. urratsean Deskargatu PDFa

  • 2018-06-27
    Turismoan ere, urratsa

    Analisi kritiko batekin, praktika turistikoa birpentsatze beharra planteatzen digu Rodrigo Fernández Mirandak azken alean. Deskargatu PDFa

  • 2018-06-01
    Urrats feminista

    3. urratsa webgunean dezue, Burujabetza Feministari buruzkoa. Deskargatu PDFa

  • 2018-05-21
    Alternatibak, Euskal Herri burujaberako bidea

    Euskal Herriak zein euskal herritarrok bizi ditugun gatazka sozial, ekonomiko zein politiko desberdinen giltza da burujabetza. 5. Talaian burujabetza honen eraikuntza jorratu dugu. Joan atalera

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma