Talaia 02: Erronka ekosozialisten aurrean alternatibak

Irailaren amaieran Bilbon III. Nazioarteko Topaketa Ekosozialistak burutu ziren. Topaketa hauen antolakuntzan egon da LAB, beste hainbat eragile sindikal, politiko eta sozialekin batera. Talaia honetan, Topaketa horietan izan diren gogoetetako batzuk hurbildu nahi dizkizugu, interesgarriak eta baliagarriak direlakoan. Esan gabe doa, ezin izan ditugula hemen nahiko genituzkeen guztiak jaso eta zabaldu.

 

Gehiago irakurri

Langile mugimendua eta aldaketa klimatikoa: azterketa eta erronkak

Aldaketa klimatikoaren erronkari begiratu diogu Talaia aldizkariaren lehen ale monografiko honetan. Pariseko COP21 goi bilerak, berez lehen mailako garrantzia duen gaiari erreparatzeko aitzakia eman digu. Gure eredu ekonomiko, politiko eta sozialaren eragin eta ondorio ekologikoak bistakoak izateaz gain, sakoneko gogoeta eskatzen dute batetik, eta praktika eraldatzailea gaurdanik abiatzea, bestetik.

Gehiago irakurri

Gogoetarako talaia

talaia logoa

LABeko Batzorde Sozioekonomikoak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta prestakuntzarako Talaia berezi bat aurkeztu nahi dizuegu.

Bestelako Euskal Herria nahi dugunontzat, edozein delarik gure lan edo borroka esparrua, lagungarria izan nahi duen talaia. Baina, jakina, bereziki ekintza eta borroka sindikal eta soziopolitikoan engaiaturik diren emakume eta gizonei zuzentzen gatzaizkio.

Talaia, bizitza bestelako koordenada batzuen arabera ulertzeko apustua, lanabesa da. Begirada kritikoz gure inguruan dagoenari erreparatzeko eta gure praktikak eraldatzen laguntzeko lanabesa hain zuzen ere. Hau da, langile mugimendua eta sindikalismoa ikuspegi berrituz garatzen laguntzeko trena formatiboa izan nahi du talaia honek.

Gai sozial eta gai ekonomikoetan sakontzeko euskarri ezberdinak baliatuko ditugu. Argitalpen monografikoak, ikastaroak eta mintegiak, hitzaldiak, artikuloak, elkarrizketak... Begirada jaso, eta aurrera eta luze begiratzeko talaia izan dadila hau.

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 fundazioa@iparhegoa.org


@iparhegoafund


 

 

Hizkuntza-Idioma