Joan den ostegunean, azaroaren 23an, labetik atera berri dugun “Talaia 03: lanaren eta aberastasunaren banaketa” aldizkarian landutako eztabaidan sakontzeko antolatutako mahainguruaz gozatzeko aukera izan genuen.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Fundazio Soberanistok bat egiten dugu urriaren batekoan burutuko den ariketa demokratikoarekin,  erreferendumarekin.    Honetan parte hartzeko deia luzatu nahi genuke, bakoitzak bere esparrutik.  Dokumentu honen sinatzaile garen Fundaziook CIEMEN elkarteak gonbidaturik delegazioa bidaliko dugu egun horietan Bartzelonara.

Gehiago irakurri

Langile mugimenduaren sustraietatik egunotara iritsi den aldarrikapena dugu aztergai: lana eta aberastasunaren banaketa. Justizia sozialerako eta beste eredu sozioekonomiko baterako oinarrizko elementu dira biak ala biak, eta proposamen desberdinak mahaigaineratu dira berauek bideratzeko.

Gehiago irakurri

ikusmiran liburua web eus2016ko otsailaren hasieran Angela Davis ekintzaile eta pentsalari afroamerikarra Euskal Herrian izan genuen gurekin.

Egun polit eta emankorrak igaro genituen Davisekin, harengandik jasotakoarengatik eta denon artean sortu atmosfera eta gogoetarengatik. Pizgarri horrekin, hamaika izan ziren egin ziren gogoeta eta eztabaidak. Eta, ideia bat ibili zen bueltaka, behin eta berriz ahoskatuta: ez dadila irla bat izan.

Ideia horri tiraka, otsailaren 6an Donostiako saioan egin ziren gogoetak eta beste hainbat emakumeren ekarpenak bildu ditugu argitalpen batean. 26 emakumek idatzitako 24 artikulu jasotzen dira. Mugimendu feministan, kulturgintzan, politikan, gazte mugimenduan, sindikalismoan, mugimendu sozialetan... protagonista dira euren aletxoa utzi diguten emakume hauek. Eztabaida ireki eta bizi bati egiten diogun ekarpen kolektiboa da hau, eztabaida hauetan zeresana dutenak askoz gehiago zaretela jakinik.

Angela Davis: “Ikustezina ikustaraztearen beharra dago”

Gehiago irakurri

Artikulu gehiago...

Gogoetarako talaia

talaia logoa

LABeko Batzorde Sozioekonomikoak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta prestakuntzarako Talaia berezi bat aurkeztu nahi dizuegu.

Bestelako Euskal Herria nahi dugunontzat, edozein delarik gure lan edo borroka esparrua, lagungarria izan nahi duen talaia. Baina, jakina, bereziki ekintza eta borroka sindikal eta soziopolitikoan engaiaturik diren emakume eta gizonei zuzentzen gatzaizkio.

Talaia, bizitza bestelako koordenada batzuen arabera ulertzeko apustua, lanabesa da. Begirada kritikoz gure inguruan dagoenari erreparatzeko eta gure praktikak eraldatzen laguntzeko lanabesa hain zuzen ere. Hau da, langile mugimendua eta sindikalismoa ikuspegi berrituz garatzen laguntzeko trena formatiboa izan nahi du talaia honek.

Gai sozial eta gai ekonomikoetan sakontzeko euskarri ezberdinak baliatuko ditugu. Argitalpen monografikoak, ikastaroak eta mintegiak, hitzaldiak, artikuloak, elkarrizketak... Begirada jaso, eta aurrera eta luze begiratzeko talaia izan dadila hau.

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma