Gure garaia: Euskal Herria eraldatzeko proposamenak. Mintegiak.

Birpensatzen

Programa sozioekonomikoa elaboratzeko gogoeta prozesuan 5 mintegi pretatu ditugu hurrengo asteetan. Hemen doaz zehaztuta lehen hirurak izango duten izaera hitzordu zehatza.

  •   “Zaintza lanak Euskal Herrian” mintegia, azaroaren 19an egingo dugu Oreretan. Eremu honen egungo diagnostikoa egin asmo dugu eta alternatibaren oinarriaz zirriborratu. Halaber, alternatiba horiei egun ezarri ahal dizkiegun zehaztasunak ikusi eta trantsiziorako neurriak proposatzen saiatuko gara.

  •  “Lurra, etorkizunerako oinarria” mintegia, azaroaren 26an egingo dugu Zaldibian. Egun gertatzen ari denari begirada orokor batez helduko diegu eta lurralde ikuspegiz eta ildo zehatzen bidez proposamenak egitea da gure xedea.

  • ”Ezagutzaren eredu politiko berri baten bila” mintegia, azaroaren 28an Etxarri Aranatzen egingo dugu. Sindikalgintzatik begiratuko diogu egungo ereduari (oinarrizko hezkuntzari, lanbide heziketari, langileen prestakuntza jarraituari,...) eta bestetik teknologiaren eta ezagutzaren demokratizazioaren erronkari helduko diogu.

  • “Industria: egoera eta erronkak” mintegia, abenduaren 10an Gasteizen egingo dugu. Gau egingo industria politika, parte hartzea enpresan eta digitalizaioaren erronka eta parte hartzea enpresan izango dira jorratuko ditugun gaiak.

  • “Zerbitzuen eremuko erronka sindikalak” mintegian Abenduaren 11an izango da Bilboko "La Bolsa" erikinean.

Mintegietan parte hartzeko aurrez apuntatu behar da. Klikatu hemen izena emateko.

 

 

Gogoetarako talaia

talaia logoa

LABeko Batzorde Sozioekonomikoak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta prestakuntzarako Talaia berezi bat aurkeztu nahi dizuegu.

Bestelako Euskal Herria nahi dugunontzat, edozein delarik gure lan edo borroka esparrua, lagungarria izan nahi duen talaia. Baina, jakina, bereziki ekintza eta borroka sindikal eta soziopolitikoan engaiaturik diren emakume eta gizonei zuzentzen gatzaizkio.

Talaia, bizitza bestelako koordenada batzuen arabera ulertzeko apustua, lanabesa da. Begirada kritikoz gure inguruan dagoenari erreparatzeko eta gure praktikak eraldatzen laguntzeko lanabesa hain zuzen ere. Hau da, langile mugimendua eta sindikalismoa ikuspegi berrituz garatzen laguntzeko trena formatiboa izan nahi du talaia honek.

Gai sozial eta gai ekonomikoetan sakontzeko euskarri ezberdinak baliatuko ditugu. Argitalpen monografikoak, ikastaroak eta mintegiak, hitzaldiak, artikuloak, elkarrizketak... Begirada jaso, eta aurrera eta luze begiratzeko talaia izan dadila hau.

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma