Nola egin aurre langile mugimendutik aldaketa klimatikoari?

talaia mintegiaTalaiaren lehen alearen harira, eta bertan jasotakoak hausnartu eta konpartitzeko asmoz, 2015eko abenduaren 2an Gasteizko Aldabe Gizarte etxean mintegia antolatu genuen. Mintegia bi ataletan banatu genuen.


Adituen ekarpenak

Lehen atalean, aldaketa klimatikoaren inguruan lanean diharduten adituek hartu zuten parte. Gorka Bueno Mendietak Euskal Herriko eremu produktiboaren behar energetikoaren azalpena egin zigun, eremu honetan eman beharreko trantsizio energetikoaren beharra eta bidea ere azaldu zizkigularik.

 

Laura Ruiz Alvarezek mundu mailako tratatu ezberdinak azaldu zizkigun, gaur egun mahaigainean dagoen TTIPa kasu. Tratatu hauek aldaketa klimatikoan ere duten eragina ikustarazteko baliagarria izan zen Lauraren ekarpena.

Urtzi Ostolozaga Arrien izan zen lehen atalean hitza hartzen azkena. LABeko batzorde sozioekonomikoko kideak Parisen egiten ari zen COP21 bilerari buruz eta honek ekarriko ez dituen soluzioez hitz egin zigun.

 

Egunerokoan aurre eginez: esperientzia sindikalak

Bigarren atalean, berriz, egunerokoan aldaketa klimatikoaren aurkako lanean izandako esperientzia sindikal ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen.

Alde batetik, Frackinaren aurkako lanketa ezagutu eta egungo egoera azaldu zigun Frackinaren aurkako plataforman lanean ari den LABeko kide batek.

Beste esperientzi bat ere ezagutzeko aukera izan genuen. Kasu honetan, Pasaiako kanpo portuaren proiektuaren aurrean sindikatuko kideek herritarrekin batera egindako borrokaz hitz egin ziguten.

 

 

Hemen gaude

IPAR HEGOA FUNDAZIOA
Rekalde Zumarkalea, 62 -behea P.K. 48010 BILBO
94 470 69 00 info@iparhegoa.eus


twitter youtube mastodon


 

 

Hizkuntza-Idioma