[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria
Ipar Hegoa Fundazioak “[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria” lelopean jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 5, 6 eta Apirilaren 25erako Donostian. Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan antolatu dira jardunaldiak, hausnarketarako espazio bat sortzeko, hain zuzen ere. Horretarako Euskal Herritik zein kanpotik etorritako hizlari andana egongo da. Izena eman eta parte hartu.