Euskal Estatua irudikatzen

euskal estatua irudikatzen2012an hasitako biderari jarraituz (Euskal Estatuari bidea zabaltzen izan zen orduko emaitza), eta oraingoan Eskozian eta Katalunian gertatu diren independentzia prozesuak abiapuntu hartuta, Parte Hartuz Ikerketa taldea (UPV/EHU) eta Ipar Hegoa Fundazioa elkarlanean aritu dira 2014tik hona, Euskal Herriko biztanleek balizko Euskal Estatu baten aurrean zer jarrera izango luketen aztertzeko.

Egindako lanaren emaitza aurkezten dute orain: EUSKAL ESTATUA IRUDIKATZEN. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Lanak lau azterketa biltzen ditu:

  • Azterketa kuantitatiboa: Euskal Herri osoan Euskal Estatuari buruz egindako inkesta bateko datuak erabiliz.
  • Azterketa kualitatiboa: Euskal Herri osoan Euskal Estatuari buruz hitz egiteko antolatu ziren eztabaida taldeetako iritziak erabiliz.
  • Kasu azterketa: Euskal Estatuaren alde dauden enpresaburuen iritziak eta arrazoiak jarrera hori izateko.
  • Kasu azterketa: euskara eta euskal kultura kontuan harturik, Euskal Estatuaren aurrean Euskalgintzako eragileek izan ditzaketen jarrera eta iritziak.
DESKARGA

euskal estatua irudikatzenEuskal Estatua irudikatzen

Lan osoa eskuratu dezakezu hemen, PDF formatuan

Lanaren egileek lehen pertsonan azaltzen digute zeintzuk diren lanaren ondorio nagusiak, ondorengo bideo zerrendan:

Euskal Estatua irudikatzen
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago