Zer da euskal jendartearentzat Euskal Herria?
Euskal Estatua irudikatzen lana aurkeztu genuenetik, asko izan dira honek sortutako iritzi eta ekarpenak. Hori da hain zuzen lan honek duen helburu nagusia, eztabaida eta gogoeta politiko eta sozialerako lanabesak eskaintzea.
Iritzi eta ekarpenak, baina, gehiago izatea gustatuko litzaiguke. Aurkezpenean azaldu genuen moduan, hausnarketa serioa eskatzen duen emaitza da. Guzti hau kontutan izanik, eta hurrengo hilabeteetan eztabaida animatuko duen lana izatea helburuz, lanak jasotzen dituen ideia nagusien azalpena egingo dugu datozen asteetan. Lanaren egileak diren Parte Hartuz EHUko taldeko kideen ahotik zuzenean.
Lehen azalpena, Mila Amurrio Velezek egingo digu, Euskal Herrian bizi direnentzat ‘Euskal Herria’ zer den azaltzen digularik.
Zer da Euskal Herria?
Oro har, gehiengoak Euskal Herria euskal zazpi lurralde historikoekin identifikatzen du, %46,2, baina oso hurbil daude Euskal Autonomia Elkartearekin lotzen dutenak, %40,9. Horrez gain, eta zehatzago, Nafarroan gehienek Euskal Autonomia Elkartearekin lotzen dute, eta Ipar Euskal Herrian askok Ipar Euskal Herriarekin identifikatzen dute.