Kultura-eragile euskaltzaleen iritzia
Askorentzat, Euskal Estatua sortzeko arrazoi nagusia euskara suspertzea litzateke, eta gaur egun ez dute garbi ikusten hori lortuko denik oraingo joerarekin, eta hortaz ez diote lehentasun estrategikorik ematen estatu proiektuari. Estatuak tresna izan beharko luke batez ere euskal hiztunen komunitatea babesteko.