Desherria: hausturak eta etenak Euskal Herrian
Gure herriaren banaketa administratibo eta politikoak sortzen dituen egoera sozio-ekonomiko ezberdinak ikustarazten dira DesHerria azteketan.
Euskal Herriaren garapena ezin izan dugu euskal herritarrok erabaki. Kanpo interes eta interes partikularrek gure lurraldearen lehentasunak markatu dituzte. Honek, herri izatetik ez izatera eraman gaitu, herri gisa pentsatu eta jokatzera galarazi digularik.
Bi estatuen artean banatuta, eta sistema administratibo ezberdinetan zatituta, egoerak aldatu egiten dira gure herriaren eskualdeen arabera.
Bizi garen Des-herri hau gure etorkizunari aurre egiteko zein egoeratan dagoen bildu nahi izan dugu Ipar Hegoa Fundazioaren eskariz Gaindegiak osatu duen azterketa berezi honetan. Pobrezia, pentsioak, garapen soziala edota enplegu aukerak aztertzen dira besteen artean. Prekarizioak lan mundutik bizitzara salto egin eta geroz eta transbertsalagoa den honetan, Euskal Herriko eremu jakinen artean zein ezberdintasun sortzen dituen azaltzen digu lanak. Aurrera egin nahi badugu, gure lurraldeak eta bertan bizi garenok dugun errealitatea kontutan hartu beharko dugu, ezinbestean.
Azterketa aurkezteko solasaldia antolatu dugu. Imanol Esnaola Gaindegiako kidea izango dugu aurkezpenean, eta Garbiñe Aranburuk egoera honen aurrean gure herriaren garapen sozio-ekonomikoa bermatu ahal izateko LAB sindikatuak hartu beharreko konpromiso eta erabakiak azalduko dizkigu.
Eguna: Otsailak 16
Ordua: 10:00-13:00
Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea (Andoain)
Joatekoa bazara, fundazioa@iparhegoa.eus helbidean konfirmatzea eskertuko genizuke