Talaia 10. Migratzaileak, kapitalismoaren bizitza baztertuak
Talaiaren aldizkari berria aurkeztu dugu. Oihartzun berezia izaten ari den gai bat izango dugu hizpide: migrazioak. Azken aldian errefuxiatuen krisiak, Moriako kanpamentuaren suteak, eskuin muturraren gorakadak, EBko politikek, migratzaileekin loturiko lan gatazkek… pisu berezia izan dute, eta guzti hauen inguruan hausnartzea bilatu dugu.
Ane Irazabal kazetariak, Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi den egoera azaldu digu. Susanne Schultz eta Martin Rapp, migratzaileen eskubideen aldeko ekintzaileek ordea, Alemanian mugimendu antiarrazistetatik burutzen duten lanaz hausnartu dute. Raúl Sanchez Cedillok aldiz, Europar kapitalismoa migratzaileekiko inposatzen ari den apartheid egoera mahaigaineratu digu idatzi duen artikuluan. Horrez gain, Eunice Romero soziologoak, Kataluniako prozesu subiranistaren ikuspegitik migratzaileen gaiaz egiten duen irakurketa luzatu digu.
Kanpotik bildu ditugun inspirazio horiez gain, badira Euskal Herrian ere gai honi erantzun praktikoak ematen dizkieten esperientziak, Irungo eta Arteako Sareak kasu, pare bat erreportairen bitartez bildu ditugunak. Ikupesgi-n ikertzailea den Arkaitz Fullaondok berriz, euskal migrazioa datuetan kokatu digu.
Lan munduari dagokionez, Edith Yolanda Atoy, Rachida Allali, Houssein Yagoubi, Adil Lasri eta Erika Vanessa Velásquezek beraien esperientzietatik abiatuz langile migratzaileek pairatzen dituzten zapalkuntza egoerak azaldu dizkigute. Horri loturik, Oskar Goldaraz, Edurne Larrañaga eta Iñigo Alonso sindikalismotik diskriminazio egoera horiei eman beharreko erantzunez eta aurretik ditugun erronkez solastu dira. Gainera, Arantza Vázquez eta Amaia Aurrekoetxeak migratzaileen eta euskararen egoeraz gogoetatu dute. Bukatzeko, Red de Mujeres Migradas y Racializadas kolektiboak berain jardunaren berri eman digute.