Munduko emakumeak krisiaren aurrean
Hiru emakume -Mariela Prada (Bolivia), Georgia Bekridaki (Grezia) eta Souad Mahmoud (Tunez) – hiru kontinente eta hiru tresna krisiari aurre egiteko: instituzioetatik, sindikalgintzatik eta herri mugimendutik.
Jardunaldi hauek GITE-IPESek antolatu ditu Euskal Herriko eremu ezberdinetako erakundeekin batera. XXI. mendeko sozialismoa, ekonomia feminista, eredu eta estrategia berriak… mundu mailako dimentsioak dituen krisi orokor honi aurre egiteko baliagarriak diren eztabaidetan murgiltzea izango da helburua.
Izan ere, krisia aldaketa sakonak bultzateko aukera gisa uler daiteke, berdintasunezko etorkizuna eraikitzeko aukera, hala diote ekonomian adituak diren zenbaitzuk. Zentzu honetan, emakumeek sustatutako proposamenak eta ereduak zuzenean ezagutzea irakaspen aberasgarria izango da. Horretarako, emakume hauen hitzaldiak entzuteaz gain, era osagarrian, mintegiak ere antolatu ditugu (gehienez 30 pertsonentzako). Mintegi hauetan eztabaida irekiaren bidez eredu bakoitzaren aukera/arriskuetan sakonduko dugu.
Azkenik, gogoeta guzti hauen ondorioak Euskal Herriko errealitatera ekartzeko “Eta Euskal Herrian zer?” jardunaldiak antolatuko ditugu, datorren urtearen hasieran. Emakumeon begiradaz lan instituzionalari, sindi- kalgintzari eta herri mugimenduari bultzada berri bat emateko.