Forum Soberanistak Gandian (Valentzia) egingo duen mintegian parte hartuko dugu
Coppieters Foundationek (@IdeasforEurope) lagunduta, Ciemen eta Forum Soberanistak prestakuntza-jardunaldiak antolatu dituzte Gandian abenduaren 10ean hasi eta 12ra arte. Bertan, espainiako estatuko nazioetako pertsonak bilduko dira, europako hainbat gairen inguruan aliantza berriak eztabaidatu eta artikulatzeko; feminismoa ikuspegi intersekzionaletik, hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa, eskuin muturraren gorakada, sindikalismoa edo lurralde-gatazken kudeaketa, adibidez.
Maila anitzeko kogobernantzaren orainari eta etorkizunari buruzko datuak eta hausnarketak trukatzeko asmoz, asteburuan zehar lau eztabaida-mahai eta mahai-inguru bat izango dira. Fundació Nexe eta Coppieters Foundation-en artean eskuin muturrari buruz egindako azken argitalpenaren aurkezpena ere egingo da bertan.
Ostiralean, hilak 10, bi gune egongo dira: lehenengoa feminismoari eta bere aplikazio intersekzionalari buruzkoa izango da. Jarraian, sindikalismoaren europako artikulazioan egiteke dauden erronkak mahaia izango da, eta bertan izango dira Forum Soberanistako kide diren sindikatuak: Intersindical Valenciana, LAB, Intersindical CSC, CIG eta Manu-Robles Ajangiz Fundazioa (ELA).
Hilaren 11n, larunbata, Europa izango al da lagungarri gatazkak konpontzeko? Argitasun-esparru baten abantailak eta desabantailak. Jarraian, hizkuntza-aniztasuna babesteko erronkak: komunikazio-errealitate berrietarako tresna berriak mahaia izango da.
Azkenik, amaiera baino lehen, mahai-inguru bat sortuko da ordezkari politiko ezberdinen hitzaldiekin. Honako hauek hartuko dute parte: Alex Micó (Més-Compromis), Jon Iñarritu (EH-Bildu), Marta Rosique (ERC), Olalla Rodil (BNG), Vicenç Vidal (Més per Mallorca), Mireia Vehí (CUP) eta Pilar González (Adelante Andalucía). Fundació Nexe fundazioko Amadeu Mezquidak moderatuko du mahai-ingurua.
Larunbatean, Europako hegoaldeko eskuin muturrari buruzko txostenaren aurkezpenarekin itxiko da mintegia, Coppieters Foundation-ek eta Fundació Nexe-k batera egina. Mintegia abenduaren 12an, igandea, amaituko da, Gandia hirian zehar egingo den bisita gidatuarekin.