“Lan harremanak eta babes soziala Euskal Herrian egituratzeko aukerak” jardunaldia
Otsailaren 19an Euskal Herrian sortu diren egoera berrien eta erronka estrategikoak ezagutu eta gogoeta egiteko aukera izango da. Donostiako Kursaalen lau mahai inguru izango dira, egun osoko jardunaldia osatuz. Izenematea ezinbestekoa da bertaratzeko.
Otsailaren 19an 25 urte beteko dira LABek eta ELAk Lan Harremanetarako (eta, gerora Babes Sozialerako) Euskal Esparruaren aldeko adierazpen bateratu historikoa egin genuenetik. Ekimen hark euskal sindikalismoaren aro garaikidea markatu du. Langile mugimenduaren baitako gehiengoak eta aliantzak eraldatu zituen, batetik. Bestetik, sindikalismoaren agenda politiko eta soziala eztabaida politikoaren erdigunera eraman zuen.
Gauza asko gertatu dira ordutik, jakina. Ez da orain hori arakatzen hasteko unea. Baina, eginkizun eta erantzukizun handia dugu sindikalismoak zabaldu den ziklo politiko berrian jokatu behar duen papera zehazten eta lan harremanetan eta babes sozialean langileon aldarrikapen nagusien ibilbide politikoa marrazten.
Ipar Hegoak Donostiako Kursaalen antolatu duen prestakuntza jardunaldi honek zeregin horretan lehen urrats lagungarri bat izan nahi du. Lau mahai inguruz osatutako programa antolatu dugu, LAB-eko kideak Euskal Herrian sortu diren egoera berrien eta erronka estrategikoetara hurbiltzeko eta gogoeta egiteko parada izan dezagun.
Jardunaldia euskaraz izango da eta egun osokoa izango da, 9.30etan hasita eta 17.30etan amaitzeko asmoz. Izen emateaz aparteko zalantzarik baduzue, idatz iezaguzue: fundazioa@iparhegoa.eus
PROGRAMA
9.30-10.00
Jardunaldiaren aurkezpena eta harrera
Lan harremanetarako eta babes sozialerako
euskal esparruaren aldarrikapenaren 25. urteurrena
Kokapen sarrera-hitzaldia
Txomin Lorca
10.00-11.00
Ipar Euskal Herrian aro berria. Nondik gatoz eta nora goaz?
Eguzki Urteaga
Anita Lopepe
Eñaut Aramendi
11.00-12.00
Nafarroa: aldaketa politikotik burujabetzara
Imanol Karrera
Patri Perales
Lur Albizu
Atsedena
12.30-14.00
25 urte: esparru propioaren eztabaida eta aukerak, egun
Mario Zubiaga
Garbiñe Aranburu
Larraitz Ugarte
Bazkaria
16.00-17.30
Kontra-boterea eta aldaketa politikoa. Herrigintza eta estatugintza egungo fase politikoan
Pello Otxandiano
Amaia Zufia
Igor Arroyo