Lantokietan indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloak lantzeko gida
Indarkeria matxistarekin bukatu behar dugu. Lantokietan protokoloak diseinatu beharra dago. Horretarako sortu dugu tresna hau. Gida honek bi atal ditu. Lehenengoan idazkaritza feminsitatik nola ulertzen ditugun indarkeriari aurre egiteko protokoloak azaltzen dugu eta bigarren atalean protokolo eredu bat egiten saiatu gara. Indarkeria matxistak emakumeak* eta gorputz identitate disidenteak zapalduta mantentzeko tresna nagusietarikoa da. Lan munduan egunero erasoak ematen dira. Emakumeak* askotan babesik gabe sentitzen dira. Ezinbestean neurriak eskatu behar ditugu. Gure lana da espazio seguruak sortzeko baldintzak exijitzea.
Lan tresna bat eraikitzen saiatu gara. Beti ere gure ardura zein den argi izango dugularik, patronalaren ardura da protokoloak egitea. Asko dugu egiteko indarkeria matxistarekin bukatzeko. Gure lantokiak eraso sexistarik gabeko espazioak izan behar dira. Espero dugu baliogarria izatea.