Sexu-lana: kriminalizazioa edo aitortza
Sexu langileei ahotsa emango diegu Gasteizen, urriaren 24an egingo ditugun jardunaldiak direla eta
LAB sindikatuarekin elkarlanean, Ipar Hegoa Fundazioak sexu-lanari buruzko jardunaldiak egingo ditu urrian, Gasteizen, Aldabe gizarte Etxean, 10:00etatik eta 14:00ak bitartean. Sexu langileek esateko asko dutelako antolatu dugu jarduera; guk, berriz, oraingo honetan, asko izango dugu entzuteko.
Hain gatazkatsua bezain ezezaguna den errealitate batera hurbildu nahi izan dugu. Sexu lanean aritzen direnen egoerak, bizitzak, aldarrikapenak, nahiak… ezagutzea ezinbestekoa iruditu zaigu haiekiko ditugun aurreiritzi zein estereotipo guztiak albo batera uzteko. Ezin dugu ulertu errealitatea beren protagonistak entzun gabe, eta ez dugu nahi eztabaidatzea edozein errealitateari buruz, bera ondo aztertu gabe. Halaber, jarduera hau ematen den testuingurua ezagutzea ere giltza da gure bat-bateko iritziaz haratago ulertzeko dena.
Horregatik, eta uste dugulako langile izaera fabrika batean lan egiten duenaren baino zerbait zabalagoa dela, antolatu ditugu jardunaldi hauek. Eta benetan sinetsita gaudelako sexu langileak langileak direla eta asko daukate esateko; guk berriz, asko dugu entzuteko oraingo honetan.
Nola ekiten diogun gaiari eta nola ikusten ditugun sexu langileak ondorio desberdinak izango ditu haiengana, biktimak bezala mantentzea edo subjektu politiko bihurtzea.
Gure abiapuntua argi da: sexu langileak dira beraien bizitzen protagonistak, horregatik beraien ahotsa entzutea ezinbestekoa da.
Izena emateko klikatu hemen [PLAZAK AGORTUTAK]