Gure garaia: Euskal Herria eraldatzeko proposamenak. Mintegiak.
Programa sozioekonomikoa elaboratzeko gogoeta prozesuan 5 mintegi pretatu ditugu hurrengo asteetan. Hemen doaz zehaztuta lehen hirurak izango duten izaera hitzordu zehatza.
- “Zaintza lanak Euskal Herrian” mintegia, azaroaren 19an egingo dugu Oreretan. Eremu honen egungo diagnostikoa egin asmo dugu eta alternatibaren oinarriaz zirriborratu. Halaber, alternatiba horiei egun ezarri ahal dizkiegun zehaztasunak ikusi eta trantsiziorako neurriak proposatzen saiatuko gara.
- “Lurra, etorkizunerako oinarria” mintegia, azaroaren 26an egingo dugu Zaldibian. Egun gertatzen ari denari begirada orokor batez helduko diegu eta lurralde ikuspegiz eta ildo zehatzen bidez proposamenak egitea da gure xedea.
- ”Ezagutzaren eredu politiko berri baten bila” mintegia, azaroaren 28an Etxarri Aranatzen egingo dugu. Sindikalgintzatik begiratuko diogu egungo ereduari (oinarrizko hezkuntzari, lanbide heziketari, langileen prestakuntza jarraituari,…) eta bestetik teknologiaren eta ezagutzaren demokratizazioaren erronkari helduko diogu.
- “Industria: egoera eta erronkak” mintegia, abenduaren 10an Gasteizen egingo dugu. Gau egingo industria politika, parte hartzea enpresan eta digitalizaioaren erronka eta parte hartzea enpresan izango dira jorratuko ditugun gaiak.
- “Zerbitzuen eremuko erronka sindikalak” mintegian Abenduaren 11an izango da Bilboko “La Bolsa” erikinean.
Mintegietan parte hartzeko aurrez apuntatu behar da.