Burujabetza Covid-19aren garaian
Burujabetza gai nagusi hartuta bigarren saio bat egin dugu, Talaiaren 9. zenbaki berezian.
Covid-19aren ondoriozko neurriek azaleratu dituzten krisiak biltzeko ahalegina egin dugu Talaiaren 9. zenbakian.
Talaia ez da, ordea, aldizkari bat bakarrik, eta horregatik burutu genuen zaintzari buruzko lehen saioaren ondoren bigarren saio batekin gatoz, burujabetza izanik bere lerroburu nagusia.
Endika Perez LABeko ekintza sozialeko kideak Euskal Herriak gaur egun dituen krisi estrukturalei aurre egiteko behar ditugun baliabideei buruzko gogoeta egin digu.
Igor Ahedorekin gobernantza ereduari buruz jendarteak emaniko erantzunaz edota nazio eraikuntza egiteko moduaren gainean hitz egin dugu, besteak beste.