Kolonbiako sindikalismoa eta estatu terrorismoa (2010)

Kolonbia lan eskubideak aldarrikatzeko herrialderik arriskutsuena da. Herrialde honetan, 10 sindikalistatik 9 hil egiten dituzte. Erakunde sindikaletako kide diren pertsonen egoerari, giza eskubideen aurkako bestelako gertaera batzuk gehitu behar zaizkio: lau milioi pertsona baino gehiagori beren lurrak kendu dizkiete eta bota egin dituzte: 2002 eta 2009 bitartean, indar publikoak 1.600 lagun baino gehiago epaiketaz kanpo hil ditu; 15.000 atxilotu baino gehiago desagertuta daude. Bidegabekeria horiek guztiak estatuak berak babesten ditu. Hala ere, Kolonbia Latinoamerikan «demokrazia egonkorrena» duen herrialdetzat hartzen dute. Hori interes ekonomiko handien (Ameriketako Estatu Batuetakoak eta Europakoak) ondorio baino ezin da izan; horregatik, azken urteetan, hainbat herrialderekin merkataritza librerako itunak negoziatu ditu. Gainera, Ameriketako Estatu Batuek eskualdean dituzten interesei dagokienez, posizio estrategikoa sendotu dute, eta horrek inguruko herrialdeetako gizarte prozesuei kalte egin die.

{aridoc engine=”google” width=”auto” height=”450″}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14_Kolonbiako%20sindikalismoa%20eta%20estatu%20terrorismoa.%20%282010%29.pdf{/aridoc}

{aridoc engine=”google” width=”auto” height=”450″}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14_Sindicalismo%20y%20terrorismo%20de%20estado%20en%20Colombia.%20%282010%29%20.pdf{/aridoc}

 

Kolonbiako sindikalismoa eta estatu terrorismoa (2010)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago