Gizonezkoek emakumezkoek baino %36 gehiago kobratzen dute (2005)

LAB Sindikatuaren Idazkaritza Tekniko Ekonomikoak eginiko txostenak hauxe dio gizonezkoek emakumeek baino %36 gehiago jasotzen dutela Euskal Herrian. Hau da, lan eta lanbide segregazioaz gain, inongo aldagai objektiboetan oinarritu ezin den generoaren araberako soldaten bereizkeria jasaten dutela emakumeek. Emakumeen aurkako soldata-bereizkeria sektore guztietan gertatzen bada ere, zerbitzuen alorrean neurriz kanpokoa dela egiaztatzen du txosten honek. Gizonezkoek, oro har, emakumeek baino %36 gehiago irabazten badute ere, zerbitzuen sektorean gizonezkoen soldata gordina emakumeen soldata baino %41,2 handiagoa da. Hala eta guztiz ere, ez dugu begi bistakoa den hori ikusten, askotan, bereizkeria ez delako zuzen-zuzenean egiten.

{aridoc engine=”google” width=”auto” height=”450″}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/05_Gizonezkoek%20emakumezkoek%20baino%2036%20gehiago%20kobratzen%20dute%20%282005%29.pdf{/aridoc}

{aridoc engine=”google” width=”auto” height=”450″}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/05_Los%20hombres%20cobran%20un%2036%20más%20que%20las%20mujeres%20%282005%29.%20.pdf{/aridoc}

Gizonezkoek emakumezkoek baino %36 gehiago kobratzen dute (2005)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago