Ikusmiran 19: Botere sindikala (II) 2016-2023
Sindikalismoak dituen erronkei eraginkortasunez heltzeko azterketa
2016.urtean egindako azterketa eguneratzeaz gain, 2024.urtean sindikalismoak EHan dituen erronkei eraginkortasunez heltzeko botere sindikalaren azterketa osatu dugu.
METODOLOGIAri dagokionean, 2 aipamen:
• Batetik, 2016 – 2023 urteen arteko epealdia izan dugu aztergai, urte amaierako datuak hartu ditugulako erreferentzia gisa.
• Bestetik, Azterketaren bokazioa EH osokoa izatea bazen ere, zatiketa administratiboak eta Lapurdi, Behe Nafarroa zein Zuberoaren aitortza eskasak, ezinezkoa egin du aipatu lurraldeko datuak eskuratzea. Hori dela eta, Hego Euskal Herriko azterketa egin dugu, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko errealitatea, hain zuzen ere.
ONDORIO NAGUSIAK
Hemen azterketatik atera ditugun 5 ondorio nagusi;
1. Jendartean eman diren aldaketa demografikoek lan merkatuaren konfigurazioan eragiten duten berak dira. Nagusienak, zahartze objektiboa eta migranteen presentzia esanguratsua
◦ 45 -64 urte arteko langileak dira lan merkatuan proportzionalki handitu direnak. Zehazki, 55 urtetik gorakoak %10a izatetik %23a izatera pasa dira azken 25 urteetan.
▪ Ondorioz, 1) Hurrengo 10-12 urteetan, 5 langiletik 1 jubilatuko da. 2) Enplegua galtzen duenak dituen zailtasunak. 2002An adin tarte honen %5,3a zegoen langabezian, 2022an %18,8a izatera igaro.
◦ Estatu espainiarretik kanpo jaiotako langile kopurua handitu eta horietako gehienak aktibo moduan daude. Egun, lan merkatuan %10 izatera iritsi dira.
2. Marko juridikoak langileen lan eta bizi baldintzatan eragina du. Estatalizazio prozesuaren bidez, euskal langileen pobretzea eman da
◦ HEHko greben intentsitatea espainiar estatukoa baino nabarmen handiagoa izan da: 2023an kasu, 10.000 soldatapeko bakoitzeko 3,39 greba egin ziren HEHan, espainiar estatuan, aldiz, 0,43.
◦ Soldatapeko langileen %85 hitzarmen kolektibo baten babespean dago HEHan (gizon-emakume aldea murriztuz).
Lan Hitzarmenen ezaugarrietan dago kezkarako iturria:
▪ Urte bakoitzean indarrean dauden hitzarmenak kontutan izanik, 2012an baino 51.248 langile gutxiago daude EAE-n erregistraturiko hitzarmen baten babespean 2023an. Aldiz, 44.641 langile gehio daude estatu mailan erregistraturiko hitzarmen baten babespean.
3. LAB sindikatua Hego Euskal Herriko bigarren sindikatua da, ordezkaritzaren %19,6arekin. 2016tik %1,6 puntuko igoera izan du
◦ Boz – ordezkaritza/ delegatu erlazioa aztertuz, ordezkaritza baino bozka gehiago duen sindikatu handi bakarra gara: bozken %20,1a eskuratuz, ordezkaritzaren %19,6 baitu.
◦ Babes sindikal eta kolektiboaren gabezia oso larria eta sistemikoa da: eskubide aitortua izan arren, langileen %41,7a dago oraindik eskubidea egikaritu gabe. Legeak ez du inolako esku-hartzerik zehazten.
4. Sindikalizazio maila handia duen herria gara: populazioaren 10etik 4 sindikatu batean afiliatuta dago edo egon da uneren batean.
◦ Gizonen %45,3a eta emakumeen %23,6
5. LAB-ek, sindikatuak ezagutzen dituen eta sindikalismoarekiko gertutasuna duten langileen artean, begikotasun eta atxikimendu gehien sortzen duen sindikatua da.
◦ LAB sindikatuak begikotasun maila handia
◦ Sindikatuekiko harremana handitu ahala, LAB sindikatuarekiko begikotasuna ere handitu: sindikatu batean afiliatuta daudenen artean, LAB-ek aprobazioa lortzen du
◦ LABzaleen artean, posizio ideologikoak nabarmentzen dira: euskaltzalea, abertzalea, feminista, ekologista eta ezkerreko posizio indartsuekin
◦ Iritzi sozialak aztertuz: azken urteetan soldatarekiko eta kontziliazioarekiko kezka handitu dela nabarmendu behar dugu. Gure ustez, azken 8 urteetan prekarietateak eragin du baldintza materialekiko begirada zorroztea.