Angela Davis Euskal Herrian. “Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia egun” mintegian
Ipar Hegoa Fundazioak eta Gite-Ipes Elkarteak elkarlanean datorren astean Angela Davisekin hainbat jardunaldi antolatu ditugu. Otsailaren 6an ‘Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia egun’ izenburua duen mintegian, bere ekarpen intelektuala aztertzeaz gain, egun diren erronkak eta eztabaidak mahaigaineratuko dira.
Ipar Hegoa Fundazioak eta Gite-Ipes Elkarteak Angela Davis Euskal Herrian izango dela iragarri nahi dugu. Otsailaren 4tik 8ra, bi eragile hauek antolaturiko jardunaldi eta ikastaroetan parte hartuko du. Angela Davis ekintzaile politiko, iraultzaile eta feminista afroamerikarra da. Munduko mailako erreferentzia politiko, ideologiko eta intelektuala. Unibertsitateko irakaslea eta espetxeen abolizioaren aldeko militante aktiboa.
Ipar Hegoa Fundazioak, otsailaren 6an, larunbata, gure kidegoarekin barne mailan burutuko dugun ikastaroan parte hartuko du Angela Davisek. “Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia egun” izenburua duen mintegian, bere ekarpen intelektuala aztertzeaz gain, egun diren erronkak eta eztabaidak mahaigaineratuko dira.
Egun bat lehenago, ostiralarekin, Gite-Ipes Elkarteak, kartzela egitura gisa eztabaidagai jartzeko asmoa du. Horretarako, denboran luzatuko den ildoa abian jartzen du Angela Davis-en bisitaldiarekin. Lehenengo jardunaldi honetan, otsailaren 5ean burutuko dena, kartzela eta emakumearen gaian sakonduko dugu. Eta ildo horretan, Angela Davis azkeneko garaietan gai honen inguruan egindako hausnarketak zuzenean entzuteko aukera edukiko dugu.
Datorren asteleheneanjardunaldien inguruko zehaztapenak emango ditugu.