Fundazio soberanista eta ezkertiarren topaketa

Fundazioen topaketak Argazkia

Berriki, maiatzaren 25 eta 26an, 2016ko abenduan gure burua soberanistatzat eta ezkertiartzat dugun hainbat fundazio eta elkarteren arteko eztabaida, azterketa, gogoeta bateratua eta koordinaziorako espazioa osatzeko asmoz antolatu Foroaren hirugarren osoko bilkura burutu dugu Bilbon.

Catalunya, Pais Valencià, Illes Balears i Pitiüses, Euskal Herria eta Galiziako eragileok parte hartu dugu eta Andaluzia eta Kanaria Uharteetako fundazioak ez parte hartzeagatik desenkusatu dira.

Hirugarren bilkura honetan ikuspegiak eta esperientziak elkarbanatzeko beharra berretsi dugu eta lankidetza areagotzeko konpromisoa hartu dugu, hala azterketa eta perspektiba estrategikoetan, nola beste eragileekiko harremanetan eta ekintza publikoan. Ildo horretan, 2018ko amaieraldera Mallorcan Foro honen bilkura berri bat ospatzeko aukera aztertzeaz gain, 78ko erregimenaren kritikari garrantzia berezia eman diogu Konstituzio espainiarraren 40. urteurrenean eta, batez ere, herrien erabakitzeko eskubidea bermatuko duten aldaketa sakonen eskakizunean. Adostu dugu, halaber, foroaren idazkaritza tekinko iraunkor bat lortzea.

 

Foroan parte hartu dugun fundazioek Espainiar Estatuan bizitzen ari den inboluzio autoritarioa eta desdemokratizatzaileak sortzen digun kezkan bat egin dugu. Diagnostiko honek soberanismo eraldatzailearen erreferentzialtasunaren balioa handitu duela uste dugu, atzerakada honi aurre egiteko ezintasuna duten beste egitasmoen aldean, horietako batzuk tamalez aniztasunaren ukatzaile eta uniformizatzailea den nazionalismo espainiar zaharretik gero eta gertuago daudelarik.

Fundazio soberanista eta ezkertiarren topaketa
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago