Ipar Hegoa Fundazioa
Ipar Hegoa Fundazioan, klase ikuspegitik eta herri ikuspegitik azterketa eta gogoeta sustatzeko lan egiten dugu. Zentzu horretan bitartekoak eskaintzea eta jasotzea dugu heburu, betiere jendarte eraldaketa sustatu eta gauzatzeko asmoz.
EGITEN DUGUNA
LAB sindikatuaren barne mailako behar formatiboak asetzen ditugu. Langileen jabetzerako formazioa beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horregatik, material ezberdinen bidez – idatzizkoak, ikusentzunezkoak…- langileen egoera hobetzeko eta beste jendarte eredu baten alde borrokatzeko tresna formatibo ezberdinak ekoizten ditugu.
Jendarte eraldaketa bideratzeko hegemonia soziala beharrezkoa dela uste dugu. Horregatik, gehiengo sozial berriak artikulatzeko beharrezkoak diren prozesu sozialen azterketak eta gogoetak sortu eta zabaltzen ditugu klase ikuspegitik.
Zentzu honetan, langile subjektuaren ikuspegi berritu eta zabala osatzea dugu helburu. Horretarako beharrezkoak diren gogoetak, azterketak eta estrategiak bideratzeko lan egiten dugu.
Langilegoak gaur egun eraldaketa subjektu gisa aritu dadin dituen erronkak identifikatu/aztertu eta eragile aktibo bihurtzeko indartze/sendotze estrategien gaineko gogoetak bultzatzen ditugu.
Mundu mailan orokorrean eta Euskal Herrian zehazki, ematen ari diren aldaketa politiko eta ekonomikoek eraldaketa soziala pentsatzeko eta garatzeko tresna politikoen egokitzapena behar dutela jakinik, tresneria zein gramatika politiko berriaren sormenean lan egiten dugu.
Kalitatea eskaintzen dugu. Ekoizten ditugun materialak azterketa politiko eta sozial rigurosoek (zorrotzak-zehatzak-zientifikoak) proposatzen duten metodologien bidez lantzen ditugu. Aztergai ditugun eremuetan dabiltzan aditu eta arituen elkarlanaren bidez osatzen ditugu hain zuzen ere.
GURE BALOREAK
Klase ikuspegia. Esplotazioa gainditu eraldaketa sozialaren bidez.
Euskal Herria osatzen duen errealitate soziopolitikoan eragiteko eta berau eraldatzeko garatzen dugu gure jarduna.
Genero ikuspegia. Tranbertsalitatea. Genero harremanak parekideak izan daitezen garatzen dugu gure jarduna, gure eguneroko praktikan afektuak eta subjektibidadeek duten garrantzia azpimarratuz.