Unibertsitateek eta botereak duten harremana aztergai

Unibertsitateen eta boterearen harremana aztertzen du Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa  ikerketa liburuak, eta azaroaren 4ean Donostian aurkeztuko da.

Eliteak aurkezpen KartelaJon Diaz EHUko irakasleak zuzendu, eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dute Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa. Elitist Britain 2019 dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du ikerketak.

5.500 erregistro bildu dira eta 10 arlotan sailkatu dira. Politikoak, Goi-karguak, Erakunde Publikoak, Kultura-Erakundeak, Komunikabideak eta Media, Enpresa Publikoak, Enpresa Pribatuak, Eragin Handiko Emakumeak, Artistak eta Mundu Sortzailea, eta amaitzeko Kirola. Norbanako bakoitzaren ibilbide akademikoa eta formazioa zehatz-mehatz aztertu dira.

Liburua azaroaren 4ean 11:00etan aurkeztuko da Donostiako Carlos Santamaria zentroan.

 

 

 

Elitearen argazkiaren zailtasuna

Ikerketak agerian uzten du Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua erabiltzen duela bere boterea erreproduzitzeko

EAEn, 100.000 euro baino gehiagoko errenta jasotzen duen biztanleria ez da %1era iristen  eta 60.000 euro baino gehiago jasotzen duena %4a da. Ikerketan talde hori identifikatu da elitearen parte bezala.

Eliteek goi mailako lanpostuetan lan egiten dute. Nortzuk diren ezagutzeko iturri eta zerbitzu publikoak erabili dira. Gardentasun Atarien bitartez ezagutu ahal izan da agintari eta goi mailako langileen curriculuma. Halere,gardentasunetik urrun gaude oraindik eta ezin izan da ezagutu aginte postuetan diren askoren curriculuma.

Hain zuzen, hori izan da ikerketak izan duen zailtasunik handiena: hainbat erakundeetako agintari eta zuzendariekin harremanetan jartzeko ezintasuna eta zerbitzu horiek ematen duten informazioaren kalitate txarra eta zuloz betetakoa.

 

Unibertsitate pribatua indartzen, publikoaren kaltetan

Azken zortzi urteotan unibertsitate publikoak ikasleen %7a galdu du unibertsitate pribatuaren mesedetan

Goi mailako lanpostuetan unibertsitate pribatuan ikasi duten pertsonen kopurua unibertsitate publikoan ikasi dutenena baino handiagoa da. Ikerketak ematen duen argazkia garbia da: Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua erabiltzen du bere boterea erreproduzitzeko. Demokraziaren ikuspegitik, azterketak erakusten duen azken urteotako joera, ere, oso kezkagarria da: azken zortzi urteotan unibertsitate publikoak ikasleen %7a galdu du unibertsitate pribatuaren mesedetan EAEn.

Liburuaren bigarren zatian EHUko irakasle doktore eta katedradun desberdinek (Paulo Iztueta, Ane Larrinaga, Iñaki Antiguedad, Joseba Agirreazkuenaga, Josu Amezaga, Iñaki Zabaleta, Gurutze Ezkurdia, Angel Bidaurrazaga…) Euskal Herriko Unibertsitatea, Osakidetza, Osasunbidea, Eusko Jaurlaritza, Naforroako Foru Gobernua, Foru Aldundiak, lau hiriburuetako udalak, enpresa publiko guztiak,  Euskal Kulturgintza, goi mailako kirola eta arte mundua aztertu dituzte.

 

 

Unibertsitateek eta botereak duten harremana aztergai
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago