José Iglesias Fernandez
«Proposatzen diren politikek, sistemaren tiraniaren aurrean, herritarren askapena bermatu behar dute»
Berdinen Oinarrizko Errenta XX. mende bukaeran azaldutako aldarrikapena da, baina hainbat autoreren arabera, tartean zu, lehenengo jendarteetatik hona garatzen joan den proposamena da. Nondik dator herritarrentzako oinarrizko errenta baten ideia? Zertan datza?
Gizakia ez da esaten den bezain gupidagabea. Kapitalismoan bezala, ondarea jainkotzen duten jendarteetan bakarrik ematen da ugazaba-klaseek herritarrak zapaltzea. Baliabide naturalen eta lan indarraren jabetze/esplotazioan oinarritutako prozesu bat kontrolatzen dute, (ondasun eta errenta) desberdintasunak etengabe erreproduzitzen dituen prozesua, bere barrenetan pobrezia eta misera daramatzana.
“(OEk ez du) Sortzen duten ekoizpen baliabideen jabetza pribatua ukitzea proposatzen, ezta desberdintasunak eragiten dituzten harreman sozialak ere”
Karitateak eskaletasun eta pobrezia mantentzen baditu, eta hauek kapitalismoak eragindako desberdintasunetatik badatoz; berdintasunak esplotazio sistemak suntsitzea badu helburu, karitateak berauek sostengatzen laguntzen duen bitartean; orduan, berdintasuna eta karitatearen arteko kontraesan bat existitzen da hemen, berdintasuna eta kapitalismoaren artekoa. OE eredu ahulak, asistentzialistak, ogi apurrenak, karitatezkoak… ez luke konponduko. Beraz, berdinen Oinarrizko Errenta1 bat (gaztelaniaz Renta Básica de las iguales, RBis) proposatzearen xedea, elementu birbanatzailea mantenduta, beste elementu batzuk indartzea da, horrela eredu indartsu batean bihur dadin, tresna antikapitalista batean. Honako hauek lirateke elementuak:
Focorbis-en jabetza, erabakimena eta kudeaketa komunitatearen gain dago, ez udalerriaren edo bestelako estatu-instituzio baten esku. Pertsona orok du esleipenak nola antolatu erabakitzeko eztabaidetan parte hartzeko eta iritzia emateko eskubidea. Funts hau kutxa edo banku komunal kontsidera dezakegu. Focorbis-en pilatutako baliabide komunalak, komunitatearentzako proiektuetan inbertituko dira. Ondasun berri hauek (batez ere kapital komunal produktibo forman) Komunitatearen jabetza komunalaren metaketa berriaren parte izango dira, eta ezingo dira besterendu. Era berean, hala egoki iristen duten komunitateetan, txanpon komunala jaulkiko dute. bOE-ren jasotzaile kontzientziatuek borondatez eta dohainik lan egin ahalko dute Focorbis-ek inolako interes tiporik gabe sustatutako jarduera komunaletan. bOE-k bokaziozko zein ofiziozko jarduerak garatzeko aukera ematen die, aldi berean Komunitateari zerbitzu bat ematen diotelarik: pertsona hartzaile hauek bOE-ren sendotzeari eta aberastasun komunalaren metaketari ekarpena itzultzeko duten modu bat da. Beste talde eta proposamen batzuei ere (bestelako landa edo hiriguneetako bizi-ereduak) heldu ahalko zaie inbertsio hauen bidez: elikadura burujabetzak komunalak berreskura ditzake existitzen diren udalerrietan; permakulturak larre, baso eta abeltzaintza aukerekin lurren erabileraren inguruko aholkua eskain dezake; kooperatiba modalitate berriak (osasungintzakoak, hezkuntzakoak, industrialak, itsasaldekoak) sor daitezke, merkatuen tiraniatik aske garatuz, etab.
“bOE-k zentzu eraldatzailea sistemaren kontrako tresna gisa eta baliabide komunalak sortzeko erabiltzen denean bakarrik hartzen du”
Azkenaldiko lanetan iparrorratz/matrize sinple eta zabaldua garatu dut. Tresna honek proposamenak aztertzeko eta subjektuak, prozesuak, tresnak eta alternatibak bereizteko balio du; sistemaren kontra edo alde. Hau baliatuz, munizipalismo komunala kapitalismoaren kontrako prozesuetako bat nola izan daitekeen eta izan behar den azaltzen dut, aldi berean kapitalismoaren kontrako alternatiba gisa eragile antisistemetan argia ikusten ari diren jendarte komunaleko ereduekin koherentzia mantenduz. bOE-k guzti horretan funtsezko paper bat bete dezakeela eta bete behar duela azaldu dugu, batez ere lehenengo faseetan.
“bOE-k bokaziozko zein ofiziozko jarduerak garatzeko aukera ematen die, aldi berean Komunitateari zerbitzu bat ematen diotelarik”
Elkarrekiko baztertzaileak dira eta izaten jarraituko dute (ohiko) Oinarrizko Errentak kapitalismoa aberastasuna sortzeko sistemarik eraginkorrena dela uste duelako, baina gero berau gaizki banatzen duela; beraz, bere defendatzaileek kapitalismo gizatiarrago, berdeago, etikoago baten alde egiten dute, neoliberalismoaren garapenaren eskakizunekin erabateko kontraesanean. Aberastasuna birbanatzea edo kolektibizatzea ere ez du proposatzen. bOE (kritikoa), ordea, muturrekotu egin da kolektibo antisistemek, bestelako eredu komunal batzuk eraikitzen doazen heinean, sistemaren kontra erabili ahal izan dezaten. Eredu bien antagonismoaren oinarrian bakoitzaren konpromisoak daude, sistemaren alde ala kontra.
“Horrela, proiektu zehatzetan inbertitu ahalko da, eta pertsonek merkatu kapitalistaren legeen menpe ez dauden jardueretan aritzeko askatasun handiagoa izango dute”
Berberak. Azken batean, publiko zein pribatu, historian zehar kapitalismoaren baitan martxan jarritako biziraupenerako beharrezkoak ziren errenta eskuratzeko ereduek, hau da, soldatapeko lanak eta laguntza sozialek, inoiz ez dute lan esplotazioarekin edo planetan hedatutako pobrezia eta desberdintasunekin bukatzeko benetako eraginik izan. Txarrena da orain, neoliberalismoaren iritsierak, biztanleriaren kontrako Estatuaren ekintza gogortzea dakarrela, lan eskubideen eta gastu sozialaren murrizketa sakonekin. Ondorioz, milioika pertsona langabezia eta pobrezia egoera daude, prekarietate deitzen dugun horretan: lehengo pobreek egoera prekarioan egiten zuten lan, eskubiderik gabe; oraingo prekarioek pobrezia egoeran egiten dute lan, eskubiderik gabe. Hau da Rosa Luxenburgok salatzen zuen basakeria, kapitalismo distopikoak bere gordinenean erakusten duena, eta zeinen aurrean eredu leungarri, errukior, gupidatsu, karitatetsu eta asistentzialek ez duten ezertarako balio. Arriskua ez dago aldaketarako proposamenetan, horietariko asko ez baitoaz sistemaren baitako errebeldia izatetik harago, baizik eta kapitalismoaren DNA-n, arnasa hartzen jarraitzeko giza-sakrifizioak eskatzen ditu eta. Edo piztia akabatzen dugu, edo berak bukatuko du giza espezia eta bere habitatarekin: planeta.
1 Para profundizar en la Renta Básica de las iguales ver www.rentabasica.net