Talaia 14. Enegia, krisitik aukera berrien garaira
Talaiaren 14. zenbakia kaleratu dugu. LAB sindikatuko ekintza sozialak eta Ipar Hegoa fundazioak elkarlanean egindako aldizkaria berrikuntzekin dator gainera.
Berrikuntzak azalean, itxuraz pixka batmoldatu bait dugu aldizkaria, eta berrikuntzak mamian ere, atal monografikoaz gain ekintza sindikaleko komunitateari tarte bat egiten bait diogu aldizkari eraberrituan.
Alde batetik, eta orain arteko ereduarekin jarraituz, Dossierra deitu diogun atal monografikoa dugu, zenbaki honetan energiaren gaia landu asmo duena, langileen bizi baldintzetan izugarrizko eragina izaten ari den problematika, hain zuzen ere. Energia krisiak ardaztu ditu azken hilabeteak eta aurrera begira ere berdin izaten jarraituko du.
Beti bezala, gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi izan dugu, dituen dimentsioa ezberdinak jasotzeko asmoarekin. Hasteko, Juan Bordera elkarrizketatu dugu Ukrainako gerrak krisi energetikoan suposatu duen azelerazioaz hitz egiteko. Ondoren, Alicia Valero trantsizio energetikorako ezinbestekoak diren mineralen gabeziaz eta horien kudeaketarako proposamen zehatzez aritu zaigu. Isidro Esnaolak, aldiz, energia krisiak ekonomikoki dituen eraginez gogoetatu du. Jarraian, Juango Álvarezek lanaren eraldaketa ekosozialaren inguruko hausnarketa luzatu digu, Nissan Zona Francako kasua adibide hartuta. Eta, bukatzeko, Oihana Lopetegik LABek trantsizio energetikoari begira duen posizioa garatu du artikulu batean.
Ohiko atal monografiko horrez gain, beste zenbait gai ere landu nahi ditugu hemendik aurrera. Hasteko eta behin, momentuko egoera politiko-sindikalaren irakurketa egin eta ditugun erronkez hausnartzeko tartea hartu nahi dugu. Bestalde, LABen programa sozioekonomikoaren atal ezberdinetan sakontzeko asmoa ere badugu. Oraingo honetan trantsizio batzordeen proposamenarekin hasi gara. Eta, amaitzeko, gomendioen atal berri bat osatu dugu. Bertan, Jule Goikoetxea eta Albert Nogueraren Estallidos liburua erreseinatu dute Irati Sienra eta Ander Bilbaok.