Ipar Hegoa Fundazioa 1996. urtean sortu zen Euskal Herriko langileen prestakuntza politiko eta sindikala bultzatzeko erakunde gisa.

 

Zer egiten dugu?

  • Klase ikuspegitik eta herri ikuspegitik azterketa eta gogoeta sustatzeko lan egiten dugu.
  • LAB sindikatuaren barne mailako behar formatiboak asetzen ditugu, langileen jabekuntzarako tresna formatibo ezberdinak ekoiztuz.
  • Langile subjektuaren ikuspegi berritu eta zabala osatzea dugu helburu.
  • Langileriak gaur egun eraldaketa subjektu gisa aritu dadin dituen erronkak identifikatu/aztertu eta eragile aktibo bihurtzeko indartze/sendotze estrategien gaineko gogoetak bultzatzen ditugu.
  • Mundu mailan orokorrean eta Euskal Herrian zehazki, ematen ari diren aldaketa politiko eta ekonomikoak aztertzen ditugu, eraldaketa soziala pentsatzeko eta garatzeko tresna politikoak sortzeko asmoz.
  • Gehiengo sozial berriak artikulatzeko beharrezkoak diren prozesu sozialen azterketak eta gogoetak sortu eta zabaltzen ditugu.

 

Gure baloreak:

  • Klase ikuspegia. Esplotazio oro gainditu eraldaketa sozialaren bidez.
  • Euskal Herria osatzen duen errealitate soziopolitikoan eragiteko eta berau eraldatzeko garatzen dugu gure jarduna.
  • Ikuspegi feminista. Genero harremanak parekideak izan daitezen garatzen dugu gure jarduna, gure eguneroko praktikan afektuak eta subjektibidadeek duten garrantzia azpimarratuz.