Ebaluazio hezitzailea
Ebaluazioak erpin asko ditu eta hainbat begiradek gorputz dezakete gure ebaluazioa, baina ia inoiz ez da ebaluazio osoa integrala izango. Izan ere, pertsonak, ikas-taldeak eta eskola-komunitateak oso konplexuak dira.
Eta konplexutasuna aberatsa den heinean, hori ebaluatzeak zailtasunak ditu. Zer nork ebalua dezake edo ebaluatu beharko luke? Zein puntura arte ariko gara hobekuntzaren, hasieraren eta garapenaren hobe beharrez, kalifikazioaren joera murriztailea gainditzen?
Gerturatze bat egiteko eta abiatzeko, ebaluazioak badu ekintza bidezko ikerketarako tresnen potentziala. Baina, aldi berean, hezkuntza prozesuaren beraren norabidea ematen du, hau da, zer behatzen den, zertarako eta nola egiten den, ikas-irakas edota hezte prozesua baldintzatzen duela esango genuke. Ebaluazioak, azken finean, hezkuntza ulertzeko filosofia adierazten baitu.