Semán eta Merklenekin eskuin muturraren gorakada aztertzen

2025eko otsailean Pablo Semán eta Denis Merklen izan genituen gurean. Eskuin muturraren gorakadaz, ezaugarrietaz eta zergatiez solasteko aukera izan genuen. 

 

Denis Merklen aspaldiko laguna dugu. Soziologoa, Sorbonne Nouvelle-Paris Unibertsitateko irakaslea, Institut Recherche Interdisciplinaire sur les Enjeux Sociaux (IRIS) erakundeko ikertzailea eta Latinoamerikako Goi Ikasketen Institutoko zuzendaria da Parisen. Birpentsatzen prozesurako antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen 2015ean.

Pablo Semán, berriz, Gizarte antropologian doktore eta Soziologian lizentziatua da, kultura masibo eta herrikoietan aditua. CONICETeko ikertzailea da UNSAMen, bertan gradu eta graduondoko irakasle ere badelarik Argentinarra.

 

Biekin eskuin muturraren gorakadaz aritu ginen; tokian-toki hartzen dituen ezaugarrietaz, ameriketan (eta argentinan bereiziki) zergatik lortu duen zabaltzea eta gorakado honen eraginetaz. Bideo sorta hau osatu dugu solasaldi hartatik:

Semán eta Merklenekin eskuin muturraren gorakada aztertzen
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri