Erabakitzeko eskubideari buruz
Parte Hartuz ikerketa taldeko Uxoa Anduaga Berrotaranek azaltzen dizkigu, lanaren emaitzaren arabera, Euskal Herritarrek erabakitzeko eskubideari buruz duten iritzia.
Euskal Herriko biztanleen 2/3 etorkizun politikoa erabakitzeko galdeketa egitearen alde agertzen da: %66,8 (Ipar Euskal Herrian %52,9). Hala egiten da, nahiz eta gero Euskal Estatuaren kontrako jarrera adierazi. Azterketa kualitatiboan ikusi denez, jendeak printzipio demokratiko gisa ulertzen du Erabakitzeko eskubidea.