EUSKAL ESTATUAri bidea zabaltzen

Azaroaren 29an, Ipar Hegoa Fundazioak “Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburua aurkeztu zuen Bilboko Foru Artxibategian. Azterlan sakon honen bidez, Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da, horretarako nazioarteko komunitate akademikoak nazio bat osatu eta ezaugarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen funtsezko elementuak aztertuz: arrazoi historiko eta politikoak, arrazoi identitario eta kulturalak, arrazoi sozioekonomikoak eta lurralde antolakuntza.

Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, 2013 urtean bost mintegietan banatu den hausnasketa eta eztabaidarako tartea ireki zuen Ipar Hegoa Fundazioak. Bertan liburuaren osaketan jardundako eta gai ezberdinetan adituak diren pertsonek parte hartu zuten. 

EUSKAL ESTATUAri bidea zabaltzen
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago