Euskal Herriko adineko pertsonen eta pentsiodunen bizi-baldintzei buruzko azterlana: laburpena eta ondorioak. (2008)

Hemen aurkezten dugun dokumentuak ikerketa baten laburpena eta ondorio nagusiak biltzen ditu, alegia, Euskal Herriko 65 urtetiko gorako pertsonen eta pentsiodunen bizi-egoerari eta beharrei buruz egindako ikerketaren laburpena eta ondorio nagusiak. Bereziki azpimarratzen dira eguneroko bizimoduaren azterketa, pertsona horiek aurkitzen dituzten zailtasunak, eta, orobat, haien egoera sozio-ekonomikoa, osasun eta animo egoera, ingurunearekin duten lotura, haien itxaropenak, beharrak eta eskariak. Azterketa honen garrantziaren arrazoia da ezaugarri eta behar propioak dituen sektore sozial horrek gero eta garrantzia handiago duela, eta, beraz, beharrezkoa dela haren egoera ezagutzea, geroago problematika espezifikoei heltzeko, errealitate hori modu orokorrean lantzen duten eskuhartze programa publiko eta pribatuen bitartez.

Euskal Herriko adineko pertsonen eta pentsiodunen bizi-baldintzei buruzko azterlana: laburpena eta ondorioak. (2008)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago