Pertsonen zainketa aztergai (2006)

Pertsonen zainketa aztergaiPertsonen zainketa aztergai jarri dugu koaderno sindikal honetan jakitun gai konplexu baten aurrean gaudela. Konplexua, gero eta beharrezkoagoa delako sozialki, sindikalki eta politikoki erantzutea pertsonen bizi zikloetan sortzen diren menpekotasun egoerei. Konplexua, deseraiki eta berreraiki prozesu batean murgildu garelako. Izan ere, orain arteko zainketa eredua, emakumeen ardura eta dohako lanean oinarritzen dena, emakumeen askapen borrokak porrotera eraman eta deuseztatzen ari da. Bien bitartean, irtenbidea aurkitu eta eredu berria sortzea ezinbesteko bilakatzen ari da. Testuinguru horretan gakoa dugu, eredua berria zehaztea. Gure ikuspuntutik, emakume eta gizonen erantzunkidetasunetik abiatuz jendarte erantzukizuna sustatu behar du. Horretarako, zainketa sistema publiko unibertsala sortzeko neurri politikoekin batera, zainketa zerbitzuak osatu eta lan harremanen eremuan bizi eta lan ardurak bateragarriak egiteko neurriak martxan jarri behar dira.

 deskarga Eskuratu dossierra PDF formatuan

Pertsonen zainketa aztergai (2006)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago